Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoaren irudia
Jone Goirizelaia: "Froga perizialek inputazio gehiago ekar ditzakete, baita buruenak ere"

2014-02-03

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Jone Goirizelaia abokatua izan dugu. Cabacas auziaz hitz egin dugu, bera delako familiaren abokatua. Oraindik ere gizarteak ezagutzen ez dituen zenbait froga perizialen bitartez, inputazio gehiago izan daitezkeela esan zuen Goirizelaiak. Momentuz ezin du epaiketatik kanpo informazio gehiago eman baina airean utzi zuen inputazio horiek buruenak ere izan daitezkeela.

bideoaren irudia
Aizank! | Tendentziak jarraitzeko beharra sentitzen al dute gazteek?

2014-02-03

Aizank! saioaren atal berri honetan tendentzien inguruan eztabaidatu dugu Zurriola Ikastolako gazteekin. Tendentziak jarraitzeko beharra al dute? Jarraitzen al badituzte nola sentitzen dira? Bestalde, Imanol Rojo tolosarrarekin egon gara. Iraupen eskia egiten du eta neguko Olinpiar Jokoetan parte hartuko du. Amaitzeko, ZR IKSI atalean, Zarauzko Oteitza institutuan izan gara.

bideoaren irudia
San Blas eguna ospatu dute hainbat herritan

2014-02-03

San Blas eguna da gaur, eta, tradizioak dioen legez, San Blas opilak izango dira eguneko izarrak. Batez ere Abadiño (Bizkaia), Eibar eta Elgoibar (Gipuzkoa) inguruan ospatzen da festa. Euskal Herriko beste hainbat tokitaraino ere iristen dira gozoki horiek.

bideoaren irudia
Hizkuntza Gutxituen Itunaren neurri mugatzaileak salatu ditu Paxkal Indok

2014-01-30

Joan den asteartean Frantziako Parlamentuak Hizkuntza Gutxituen Ituna berresteko proposamena onartu zuen. Euskalgintzako eragileek, ordea, Parlamentuan bozkatuko duten testuko neurri mugatzaileak salatu dituzte. Izan ere, testuak, onartuko balitz, hizkuntza eskubideak urratuko lituzke eta eragileak frantsesez egitera behartuko. Honen guztiaren inguruan, Paxkal Indo Seaskako lehendakariak bere kezka adierazi digu.

 

 

bideoaren irudia
LOMCEri aurre egiteko prest dago Eusko Jaurlaritza

2014-01-30

LOMCE legeari aurre egiteko prest dago Eusko Jaurlaritza. Horrela adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak. Hezkuntza legea adostasunik gabe jaio dela esan du, eta presaka inposatu nahi duela Espainiako Hezkuntza ministerioak. Hain zuzen ere, Jose Ignacio Wert Espainiako hezkuntza ministroak LOMCE legea datorren irailetik aurrera ezartzeko asmoa berretsi zuen atzo.

bideoaren irudia
Ahotsa.info izeneko komunikabidea sortu dute Nafarroan

2014-01-28

Nafarroako herri mugimenduaren ahotsa sarera eraman helburu duen komunikabide berria da, Ahotsa.info. Iragan Azaroan Espainiako Auzitegi Nazionalak Ateak Ireki ataria itxi ondoren, Nafarroak bizi duen egoera kontatu eta salatzeko asmoa dute. Proiektua aurrera eramateko Crowfunding kanpaina bat egiten ari dira. Ahotsa.info hedabide berriaren nondik norakoak jaso ditugu Oroitz Zabala kidearen bitartez.