Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Hiri Baratzea: Brokolia, Ibarrako piperrak, baratzeko trikimailuak eta egun bateko liliarekin egindako entsalada

2019-08-23
Saio honetan, Aingeru Tabar nekazariarekin Bidaurretan landatutako espazioa probesteko eta landarei babesa emateko landaketa modua erakutsiko digu. Bertan, brokolia landatzen ikasiko dugu. Ondoren Lakuntzara joango gara; Sokorro Artiedaren eskutik, Ibarrako piperrak jasoko ditugu. Mikel Etxegarairekin baratzean zaindu behar ditugun posturaz eta beste hainbat baratzetako trikimailu erakutsiko dizkigu. Azkenik, Iñigo Segurolarekin egun bateko liliarekin entsalada goxo bat prestatzen ikasiko dugu.
bideoa prestatzen
Bestelako gizarte eredua eraikitzeko proposamenak bildu dituzte Gazte Gunean

2019-08-23
G7 kontragailurrean bestelako gizarte eredua eraikitzeko proposamenak bildu dituzte Hendaiako eskolan dagoen Gazte Gunean. "G7ak errepresentatzen dituen zapalkuntzen aurrrean, Euskal Herritik beste mundu bat eraikitzea psoble dela erakutsi nahi dugu".
bideoa prestatzen
"Kontraboterea eraikitzeko bide garrantzitsua dela iruditzen zaigu ekosozialismo feminista"

2019-08-23
Iñakik eta Itxaso ekosozialismoari buruzko tailerra eskaini dute G7aren aurkako kontragailurrean. Gizartea pairatzen ari den "krisi multipolarraren" aurtean alternatibatzat jotzen dute ekosozialismo feminista: "Mundu osoan gailentzen ari den neoliberalismoaren aurka, mundu alternatibo bat eraiki behar dugu: ekologista, sozialista, demokratikoa, feminista. Ekosozialismoa jotzen dute kontraboterea lortzeko bide gisa. Alde horretatik, trantsizio ekosozialista bat burutzeko zein ildo eta nola landu behar diren landu dute beren tailerrean.
bideoa prestatzen
Borroka ugari, baina etsai berbera

2019-08-22
G7Ez kontragailurrarekin bat egiten duten hainbat kolektibok euren borroken berri emateko postuan jarri dituzte irungo Fikoban. Honela azaldu digu bakoitzak bere borroka, eta nola egiten duen talka G7aren goi-bilerak ordezkatzen duenarekin.
bideoa prestatzen
Zer da G7a?

2019-08-22
G7a Estatu batuen esfera politikoan kokatzen diren 7 estatu garrantzitsuenek urtero egiten duten goi-bilera bat da. Estatu batuez gain Kanada, Frantziar estatua, Alemania, Italia, Japonia eta Britainia Handiko buruzagiek hartzen dute parte bertan.