Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Marlaska Barne ministroaren gaitzespena, ministro kargura heldu baino lehen gauzatu zela adierazi du Mertxe Aizpuruak Kongresuan

2020-06-24
Felipe Gonzalez eta Marlaska protagonista izan dira gaur ere Kongresuan Gobernuaren kontrol saioan
bideoa prestatzen
Kolpez Kolpek "Agur!" esan dio denboraldiari

2020-06-24
Hedabideak kritikatu baina gure edukiak elkarbanatu ez dituzuen horiei, lasai, Xalbadorrek zioen moduan, "maite zaituztegu... oraindik".
bideoa prestatzen
1978ak Guardia Zibilak tiroz eraildako Jose Emilio Fernandez omendu dute Elorrion

2020-06-24
Gaurko egunez duela 42 urte Guardia Zibilearen kontrol batean hil zuten Jose Emilio, 16 urte zituela, data oroitzeko elkarretaratzea egin dute bere jaioterrian.
bideoa prestatzen
Erabakitzeko eskubideari buruz duten jarrera azaltzeko eskatu die Gure Eskuk alderdiei

2020-06-24
Uztailaren 12ko hauteskundeetara begira, erabakitzeko eskubideari buruz duten jarrera azaltzeko eskatu die alderdiei Gure Esku dinamikak. Gasteizko legebiltzarraren atarian egindako ekitaldian azaldu dute alarma egoerak argi utzi duela euskal autogobernuaren ahultasuna, eta erabaki propioak hartzeko duten gaitasunik eza.
bideoa prestatzen
EH Bilduk Iñigo Urkulluri eskatu dio herritarrei "argi esateko" murrizketak egiteko asmoa daukala

2020-06-24
Jasone Agirre alderdiaren Eusko Legebiltzarrerako Bizkaiko zerrendaburuak esan du “oso hodei beltzak” daudela aurrean “krisi ekonomiko eta sozial moduan”. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, datorren urtean langabezia tasa %13koa izango da. Horregatik, lehendakariari eskatu dio “argi eta garbi” hitz egiteko. Argirrek nabarmendu du COVID19ak erakutsi duela “jendean inbertitzeko” sasoia dela, “zerbitzu publiko indartsuagoak” behar direla, “giza baliabide eta baliabide material gehiago dituen osasun eta hezkuntza bat”. EH Bilduk “murrizketa sozialik ez egiteko” konpromisoa hartu du.
bideoa prestatzen
Uztailaren 6an jende pilaketak saihesteko plangintzaz galdetu dio oposizioak Iruñeko Udalari

2020-06-24
Geroa Baik Sanferminetako mahaia noiz deituko duen azaltzeko eskatu zuen batzordean eta hortik EH Bildu eta PSNrekin batera bertan behera gelditutako txupinazo eguneko planaz azalpenak ematera deitu zuten udal agintaritza.