Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Espainiako Gobernuan herritarren lehentasunak defendatuko dituztela adierazi du PSEk

2019-04-24
Gaur goizean, Izaskun Gómez Pasaiako alkateak eta Odon Elorza PSOEko kongresurako hautagaiak, Pasaiako tren estaziora eraman dute hauteskunde kanpaina etorkizunari nola aurre egingo dioten azaltzeko. Hauteskundeei begira, PSOErengan konfiantza eskatu dute eta herritarrek dituzten lehentasunak Espainiako gobernura eramango dituztela agindu. Izaskun Gómezen esanetan, Pasaiako herritarren beharrak eta lehentasunak ondo ezagutzen dituzte eta justizia soziala, bizi-kaliatea, bizikidetza eta berdintasuna aldarrikatzen dute. Gaineratu du egun bizitzen ari garen giro politikoan kontzeptu asko bereiztea falta dela, alkatearen ustez, inposizioz beteriko eta Europan eta Espainian ezagutu izan dugun eskuineko gobernua ekiditeko era bakarra.
bideoa prestatzen
Txus Martin preso gaixoaren ebakuntza atzeratu egin dutela salatu dute

2019-04-24
Txus martinen askatasunaren aldeko plataformak elkarretaratzea egin du gaur Bilboko Justizia jauregiaren aurrean, larriki dauden preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko, bereziki egoera oso larrian dagoen Txus Martinena. Plataformatik adierazi dutenez, Txusen ebakuntza atzeratu egin da, eta hurrengo egunetan emango da bere egoeraren berri, adi-adi jarraituko dute kasua bere eskubideak urratu ez daitezen.
bideoa prestatzen
Hala Bedik ez du Mozal Legeagatik ezarritako isuna ordaindu beharko

2019-04-24
Ertzaintzak 600 euroko isuna jarri zion, 'mozal legea' baliatuta. Epaileak dio ez dela frogatu kazetariak ertzainen aurka egin nahi izan zuela. Eusko Jaurlaritza zigortu du auzibideak eragindako kostuak ordaintzera. Hedabideak behin eta berriz salatu ditu prozesu judizialean izan diren trikimailu eta haien esanetan gezurrak direnak. 2017ko maiatzean jazotako gertakariengatik jarri zion isuna Ertzaintzak Saenz de Buruagari. Kazetaria Hala Bedirako ari zen lanean, Gasteizko Errekaleor auzoko argindarra moztu zuten eguneko operazioaren berri ematen. Hainbat hilabete geroago, Ertzaintzak isuna bidali zion, ertzainen aginduen aurka polizia hesia apurtzeagatik. Epaileak ondorioztatu du Kazetariak arau-haustea aurreikus zezakeela, baina ezin izan zuela saihestu; besteekin mugitu zela, jendetzaren mugimendua gelditu ezinik. Momentu hartan kazetariak ere salaketa jarri zuen: ertzain batek telefonoa lurrera bota ziolako, gertakariak grabatzen ari zela. Salaketa EAEko Arartekora eraman zuen. Ezin izan zuen auzibiderik abiarazi, ez zelako polizia identifikatzeko modurik egon. Epaia behin betikoa da, eta ezin zaio helegiterik jarri.
bideoa prestatzen
Rafa Sainz de Rozas: "Arriskua ez da VOX, arriskua PSOEk Ciduadanosekin hitzarmen bat lortzea da"

2019-04-23
Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako Kongresurako zerrendako bigarrena da Rada Sainz de Rozas. Alderdiak azken lau urteotan izan duen bilakaeraz, alderdiaren barne gatazkek izan ditzaketen eraginez, euren proposamenez, ultraeskuinaren igoeraz eta autodeterminazio eskubideari buruz hitz egin dugu berarekin.
bideoa prestatzen
8000 lagun elkartu dira aurtengo Gazte Topagunean

2019-04-23
8.000 lagun elkartu dira apirilaren 18tik 22ra ospatu den Gazte Topagunean. Bulkada Berrien Garaia Da dinamika sortu zela urte bat bete den honetan balorazio positiboa egin dute Ernaik eta Aintzinak egindako ibilbideaz, eta Lemoako Gazte Topagunean ikasitako guztia herri, ikastetxe eta auzoetara eramatea da helburua. 2000 txandatik gora denak bolondresek eginak, majina bat kontzertu, eztabaida, hitzaldi, tailer eta ekitaldi eskaini dituzte Lemoako herrian eta egindako lana txalotu eta eskertu dute gazte antolakundeek.
bideoa prestatzen
Sorpresarik ez kongresu eta senaturako zerrendaburu nagusien lehen eztabaidan

2019-04-23
Astelehen gauean egin zen kongresu eta senatuko hauteskundeei begira Madrilen egingo den ezohiko debate bikoitzaren lehen itzulia. Irati telebista Publiko Espainairrak lau hautagairen artean antolatutako lehen eztabaidak ez zuen sorpresa gehiegi utzi. Bigarren itzulia astearte gaueko 22:00etan egingo da A3Median, hautagai berberekin.