Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Puidgemont eta Rajoyren arteko bitartekaritza lanak egin zituela onartu du Urkulluk

2019-02-28
Iñigo urkullu, EAEko lehendakariak deklaratu du gaur lekuko gisa Preso Politiko kataluniarren aurkako epaiketan, madrilgo Auzitegi nazionalean. Atzo mariano rajoy, gobernu espainiarreko rpesidente ohiak esandakoa gezurtatu,e ta bitartekaritza lanetan jardun zuela oanrtu du Urkulluk.
bideoa prestatzen
Bizkaiko Foru Ogasunak Batuz sistema ezarriko du 2021ean iruzurraren aurka borrokatzeko

2019-02-28
Aurreko urteetan ogasunari egindako iruzur kantitatearen ondorioz sortu da programa. Prentsaurrekoan adierazi dutenez 2018an ia 500 milioi euroko iruzurra egon zen Foru Ogasuneko zergetan. 2017arekin alderatuta gora egin du. Adierazi dute, hauetan gehien errepikatzen dena BEZa ez aitortzea dela. Foru Aldundian Zerga iruzurraren aurkako borrokaren oinarrietako bat zergadunei laguntza eskaintzea da eta arlo hau indartu nahi dute Batuzen ezarpenarekin.
bideoa prestatzen
Osakidetzako LEPetarako eredu berria aztertuko duen batzordea antolatu du Gasteizko parlamentuak

2019-02-27
Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoen eredu berria aztertuko duen ponentzia sortu dute Gasteizen, langilego politika eta hautatze prozesuak ikuskatzeko. Azkeneko azterketen ondotik salatutako irregulartasunek eredu berria proposatzea agerian utzi dute eta atzo izendatu zituzten ikerketa bideratuko duten parlamentariak.
bideoa prestatzen
Hauteskunde europarretako formula errepikatzea nahiko luke EH Bilduk apirilaren 28an

2019-02-26
Europako parlamenturako hauteskundeetan, Orain Errepublikak koalizioarekin bezala, ERC eta BNGA-rekin indarrak metatuz, EH Bilduk formula apirilaren 28an Espainiar Estatuan egitekoak diren bozetara eramatea planteatu zuen asteburuan. Bart gaueko Hiriburuan saioan, gaiaren inguruan aritzeko aukera izan genuen, koalizioko kide Izaskun Duquerekin. Bere esanetan, egokia litzateke, apirilaren 28ko hitzorduan, formula errepikatzea. Horrekin batera, EH Bilduren bozak erabakigarriak izan daitezkeela azpimarratu zuen baita.
bideoa prestatzen
Mobilizatzeko eskubidea eta desobedientzia zibila defendatu ditu Jordi Cuixartek

2019-02-26
Jordi Cuixart, Omnium Culturaleko presidenteak ireki du preso politiko kataluniarren kontrako epaiketaren gaurko saioa. Fiskaltza eta, une batzuetan, epailea beera ere urduri antzera jarri dituen hitzartzean, mobilizatzeko eskubidea eta desobedientzia zibila defendatu ditu Omnium Culturaleko presidenteak. Galdera bat baino gehiago behin eta berriz errepikatu dizkio Cuixarti Jaime Moreno fiskalak. Cuixartek salatu du galderak baino balorazioak zirela fiskala egiten ari zena. Azpimarratu du gainera bera preso politiko bat dela, eta bere lehentasuna ez dela, dagoeneko, espetxetik irtetzea.
bideoa prestatzen
Solidaria zentro ezkerreko alderdi berria aurkeztu dute

2019-02-26
Partidu Sozialista eta Ahal Duguko kide ohiez gain, politikan orain arte parte hartu ez duen jendea biltzen du koalizioak. Espainiako Kongresu eta Senatura aurkeztuko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gizartearen isla izan nahi dute eta bertako eztabaidak politikan islatu. Helburua ez da ezkerreko gainontzeko alderdiekin lehiatzea. Orain arte abstentzioaren hautua egin duten herritarrak erakarri nahi dituzte. Adierazi dute, beraien hizkuntza hitz egingo dutela eta gizarteko kezkei proposamen errealak eman.