Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
"Errelato nazionalen arteko talka dago"

2019-10-15
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiaren ostean, hainbat izan dira sortutako erreakzioak eta deitutako manifestazioak. Hamaika Telebistan, analisirako tartea zabaldu dugu eta, besteak, beste, Ion Ansaren iritzia bildu dugu.
bideoa prestatzen
"Ekintza-errepresioa eskemak Kataluniako demokraten posizioa indartzen du"

2019-10-15
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epai gogorrak mobilizazio ugari eragin ditu. Horien harira, Egoitz Askasibar irakaslearen analisia jaso dugu. Bere iritziz, egungo egoerak, Kataluniako subiranisten posizioa indartzen du, alderdi politikoen arteko talken gainetik.
bideoa prestatzen
Kataluniarekin "indarrak biltzeko" deia egin du ezker abertzaleak

2019-10-15
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiaren ondorioak aztertzeko agerraldia egin du ezker abertzaleak Bilbon. Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek Kataluniako herria babesteko deia luzatu dio gizarteari, datozen mobilizazioetan. Bestetik, demokratizazio sakonaren alde dauden edo espainiar Estatuaren desdemokratizazioa babesten duten argi azaltzeko gonbitea luzatu die EAJ eta Podemosi.
bideoa prestatzen
Mobilizazioak, Euskal Herrian zein Katalunian, Auzitegi Gorenak ezarritako zigor gogorren aurka

2019-10-14
Espainiako Auzitegi Gorenak 9 eta 13 urte bitarteko zigorrak ezarri ditu Kataluniako buruzagi independentisten aurka. Epaiak hainbat erreakzio sortu ditu eta herritar ugari mobilizatu dira. Katalunian, Tsunami Democratic mugimenduak deituta, El Prat-eko aireportua geldiarazteko asmoarekin eta Euskal Herrian Gure Esku Dagok antolatutako elkarretaratzeekin. Hamaika Telebistak zuzeneko saio berezia osatu zuen.
bideoa prestatzen
Pep Guardiolak #TsunamiDemocratic-en adierazpena irakurri dio nazioarteari

2019-10-14
Manchester City futbol taldeko entrenatzailearen adierazpena zabaldu dute BBC, TV3 eta AFP hedabideek. Hamaika Telebistak esklusiban zabaldu ditu Euskal Herrian. Katauniako prozesuan auzipetutakoen zigorrak salatzeko abiatu den herri olatuaren baitan egin du adierazpena Guardiolak.