Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Berria, Gara eta Deiako zuzendarien balorazioa ETAren desarme hasieraz

2014-02-21

ETAk desarmea abian jarri ondotik, Berria, Gara eta Deia egunkarietako zuzendariekin izan gara. Horrela, Martxelo Otamendi, Iñaki Soto eta Bingen Zupiriaren balorazioa jaso dugu.

bideoaren irudia
Bake Prozesua irudietan

2014-02-21

Bake prozesua ekarri duten pauso esanguratsuenen errepasoa egin dugu bideo honetan.

bideoaren irudia
Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi duenez ETAk armategia indargabetzeari ekin dio

2014-02-21

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi duenez ETAk armategia indargabetzeari ekin dio. Bideo bat argitaratu dute; bertan ageri dira Ram Manikkalingam eta Ronald Kasrils batzordeko kideak, ETAko kideekin batera, armak zerrendatuz. 2014ko urtarrilekoa da bideoa.

bideoaren irudia
Urkullu: "Urrats txikia, baina beharrezkoa da"

2014-02-21

Egiaztatze Batzordearen baieztapena erabateko armagabetzearen bidean urrats txikia baina beharrezkoa izan dela esan du Iñigo Urkulluk, Batzordearen lana berriz, fidagarria eta segurua dela esan du. Egiaztatze Batzordeareri babes osoa erakutsi dio Urkulluk, eta bere esku dagoena egiteko konpromisoa azaldu dio. ETAk egindako urratsa garrantzitsua dela onartu du baina beste agertoki bat nahi lukeela esan du, desarmatzea erabatekoa izango dena, hain zuzen ere.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Nafarroako Gobernua kolokan

2014-02-21

Une kritikoa bizi du Nafarroako Gobernuak, eta egun ikerketa batzorde batean ustezko ustelkeria kasu bat ikertzen ari dira. Yolanda Barcina presidentearen dimisioa eskatu du oposizioak eta hauteskundeak aurreratzeko. Nafarroako egoeraz hitz egiteko, gaia hurbiletik ezagutzen duten gonbidatuak izan ditugu. Ainhoa Aznarez (PSN), Aitziber Sarasola (Bildu Nafarroa), Benjamin Atutxa (PSE-EE) eta Beñat Zarrabeitia (kazetaria).

bideoaren irudia
Peio Dufau: "Gure helburua da gizarteak erakustea ez gaudela ados gaurko politikarekin"

2014-02-20

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Peio Dufau Bake Bidea kolektiboko kidea izan dugu. Bakegintzaz eta datorren martxoaren 1ean egingo den Baionako Bake Forumaz hitz egin dugu berarekin. Bakea Bideak eta Lokarrik elkarrekin antolaturiko forumean nazioarteko hainbat adituk parte hartuko dute. Hala nola, Brian Currin eta Pierre Hazanek.