Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Futboleko jarraitzaileen arteko indarkeriaz aritu gara

2014-12-10

Aste honetako Esatea Libre saioaren solasaldian futbolaren inguruan dagoen indarkeriaz aritu gara hizketan, baita Etxerat-ek urte honi buruz eginiko balantzeaz ere. Horretarako gurekin izan ditugu Iñaki Petxarroman (Berrria-ko zuzendariordea), Ion Telleria (Naiz-eko kazetaria), Jexux Mari Mujika (irakasle ohia) eta Koldo Bilbao (politologoa).

bideoaren irudia
Esatea Libre | Futbolaren inguruan dagoen indarkeriaz

2014-12-10

Esatea Libre saioko elkarrizketen atalean aste honetan Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko bozeramailea elkarrizketatu dugu. Solasaldian futbolaren inguruan dagoen indarkeriaz aritu gara hizketan, baita Etxerat-ek urte honi buruz eginiko balantzeaz ere. Horretarako gurekin izan ditugu Iñaki Petxarroman (Berrria-ko zuzendariordea), Ion Telleria (Naiz-eko kazetaria), Jexux Mari Mujika (irakasle ohia) eta Koldo Bilbao (politologoa).

bideoaren irudia
Juanan Barrenetxea: "Epe laburrera ez ditugu Podemos eta EH Bildu elkarrekin ikusiko"

2014-12-09

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Juanan Barrenetxea EHUko soziologia irakaslea izan dugu. Udal eta Foru Hauteskundeak gero eta hurbilago daudenez, inkestak ugaritu egin dira. Navarrometroa, Euskobarometroa, ... eta beste. Horiek hainbat datu jarri dituzte mahai ganean. Horiek aztertu ditugu Barrenetxearekin.

bideoaren irudia
"Irria dario haizeari": 838 kilometro. Dispertsioa.

2014-12-05

838 kilometro. Hori da Errezil herritik Granadako Albolote espetxera dagoen distantzia. Eta hori da Errezilgo Ezamaun baserriko familiak astebururo Maritxu Uzkundun ikusteko egiten duen bidaia. Anttoni, Begoña eta Ihintza, preso politikoaren ama, ahizpa eta iloba dira lan honetako protagonistak. Hauek dispertsioaz eta bestelako kontuez hitz egingo digute.

Dokumentala: http://youtu.be/32ySpQ4j668
 

bideoaren irudia
Nestor Esteban: "Gatazkaren konponbidea lortzeko euskararen gaiak mahai gainean egon behar du"

2014-12-04

Nestor Esteban Euskal Herrian Euskaraz-eko bozeramailearekin izan ginen Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan. Egun euskarak dituen oztopoez eta euskararen garrantziaz jardun genuen hizketan. Eta lurraldez lurraldekako azterketa ere egin genuen.

bideoaren irudia
Esparza, aurpegi berria soilik?

2014-12-03

Martxelo Otamendi (Berriako zuzendaria), Txente Rekondo (nazioarteko aditua) eta Iñaki Soto (Garako zuzendaria) izan dira aste honetako gonbidatuak eta UPNko hautagai berriaz, Jose Javier Esparzaz, aritu gara batez ere hizketan. Beste hainbat gai ere landu ditugu.