Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Euskal preso politikoak hurbiltzeko eskariak baztertu egin dituzte

2014-06-10

Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideek ekainarekin amaituko dute Euskal Herrira ekartzeko eskaerak aurkezten. Gehienek, 500 bat presok, egin dituzte dagoeneko eskaerak. 20 ezezko jaso dituzte jada, eta guztiek argudio bera erabiltzen dute, Alfontso Zenon eta Maritxu Paulus abokatuek jakinarazi dutenez.

bideoaren irudia
Auzitegi Konstituzionaleko plenoak erabakiko du Bateragune auzikoen babes helegitea

2014-06-10

Arnaldo Otegik, Rafa Diezek, Sonia Jazintok, Arkaitz Rodriguezek eta Miren Zabaletak jarritako babes helegitea Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak erabakiko du. Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko lehen aretoak bidali du helegitea plenora. Erabakia hartzeko epe mugarik ez badago ere, Efe albisten agentziak dio berehala has daitezkela deliberatzen, espetxe zigor baten inguruko erabakia baita. Maiatzean bertan ordea, argudio hori ez zuen aintzat hartu Konstituzionalak berak.

bideoaren irudia
Behetik gora doan sarea antolatzen jarraituko du Gure Esku Dagok

2014-06-10

Etorkizunean dinamikak izan beharreko garapenaren inguruan hausnarketa zabalduko du Gure Esku Dagok. Pasa den igandeko giza kateak izandako arrakastaren ondoren, orain hausnarketa prozesu bat ireki eta udazkeneko erronkei nola aurre egin pentsatuko dutela adierazi zuten atzo. Arderdi politikoek ere giza katearen inguruko balorazioak egin zituzten.

bideoaren irudia
150.000 pertsonek hartu zuten parte giza katean

2014-06-09

Historikoa izan zen atzoko eguna. Gure Esku Dago dinamikak antolatutako giza kateak 150.000 pertsona baino gehiago bildu zituen. Aldarrikapena eta festa izan ziren nagusi Durango eta Iruñea arteko 123 kilometroetan zehar. Antolatzaileek balorazio baikorra egitearekin batera, orain aurrera jarraitzeko beharra azpimarratu zuten.

bideoaren irudia
Egunkariaren auzi ekonomikoaren itxierak sentimendu kontrajarriak sortu ditu

2014-06-06

Euskaldunon Egunkariaren itxiera dela eta, agerraldia egin dute Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Esparru ezberdinetako jendeak bat egin du bertan, eta guztiek gauza bera eskatu diote fiskalari; gauzak dauden bezala uzteko.

bideoaren irudia
Legebiltzarrak sakabanaketa etetea eskatu du

2014-06-05

Eusko Lebiltzarrak euskal presoek pairatzen duten dispertsioari amaiera ematea eskatu du gaur. EH Bilduk eta EAJk bozkatu dute neurriaren alde. PP, PSE eta UPyD ordea ez dira horren aldekoak izan.