Skip to main content

Gipuzkoako pentsiodunak ere mobilizazioekin jarraitzeko prest

Gipuzkoako pentsiodunak ere mobilizazioekin jarraitzeko prest

Modu positiboan baloratu ditu azken urtebetean egindako mobilizazioak Gipuzkoako Helduen Elkarteen Plataformak. Donostiako Koldo Mitxelenan eskainitako prentsaurrekoan, nabarmendu dute elkarretaratzeak egiten hasi zirenetik hona asko areagotu dela antolakuntza eta mobilizazio maila. Azaldu dutenez, dagoeneko 25 herri baino gehiagotan egiten dituzte astelehenero elkarretaratzeak, eta Gipuzkoa osoko 26 elkartek dihardute elkarlanean Gipuzkoako Helduen Elkarteen Plataforman. Dena den, eta urtearen balorazio positiboa eginda ere, Gipuzkoako Helduen Elkarteen Plataformatik argi dute lortutakoa ez dela nahikoa.

 
bannerra

bannerra