Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Pello Aizpuru: "Biktima guztien aitortza ezinbestekoa da elkarbizitzarako"

2019-03-22
Pasaiako Sarraskiaren 35.urtemugan Pello Aizpurua Dioni Aizpurua sarraskiko biktimaren anaiarekin hitz egin dugu. Aizpuruak azpimarratu du garai hori gogoratzea gogorra egin zaiola eta biktima guztien aitortza ezinbestekoa dela elkarbizitzarako. Martxoaren 23an azpeitian ekitaldi bat sarraskia gogoratzeko.
bideoa prestatzen
Juan Carlos I.a gerra ontzi espainiarra Getxon porturatu da gaur goizean

2019-03-22
Juan Caros I.a gerra ontzi espainiarra Euskal Herrian porturatu da gaur goizean. Getxon egin du geldialdia, goizeko lehen orduan. Espero zitekeen moduan, polemika giroan iritsi da gerra hegazkin-ontzia. Joan den astean erakunde adierazpen bat onartu zuen Getxoko Udalak, armada espainiarreko ontzia herrian porturatzearekin ados ez zegoelako. EAJ, PSE, GUK eta EH Bilduk babestu zuten propsamena, eta PPk eta Ciudadanosek aurka bozkatu zuten. Protesta ekimenak ere burutu dituzte eragile antimilitaristek, eta baita Ongi Etorri Errefuxiatuak eta EH Bilduk ere.
bideoa prestatzen
"Tantaz tanta" Niger lagundu dute Abusu ikastolako ikasleek

2019-03-22
Abusu Ikastolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek, Niger laguntzeko lasterketa solidarioa antolatu dute Uraren Nazioarteko egunean. UNIFEC-ekin batera, urte osoko proiektu baten ostean, Afrikako herrialde hartara ura eramaten laguntzeko burutu dute ekimena. Orotara, 400 pertsona baino gehiagok hartu dute parte “Tantaz tanta niger lagundu dezakegu” lemapean ospatu den lasterketa solidarioan. Dortsal bakoitza euro bateko prezioan saldu eta irabazi guztiak UNICEF-ek Nigerren burutzen dituen ekintzetara bideratu dira.
bideoa prestatzen
Zizur Nagusiko ikasleek 10 orduko lasterketa antolatu dute parekidetasuna aldarrikatzeko

2019-03-22
Zizur Nagusiko institutuko bigarren batxilergoko ikasleek hezkuntza proiektu baten barnean ekimen berezia prestatu dute astebururako. Bihar larunbatarekin genero berdintasuna aldarrikatzeko 10 orduko lasterketa antolatu dute, eta egun osoan zehar jai giroa bermatzea dute helburu publiko guztiei eskainitako programazioa prestatuta.
bideoa prestatzen
Sortuk aldaketa politikoa "aldaketa paradigmatiko" bihurtzeko deia luzatu du

2019-03-22
Sortuk legealdiaren irakurketa egin du gaur goizean Iruñean, eta Nafarroako egoera aztertu dute Arkaitz Rodrigezek eta Haritz Romeok. Erregimena deuseztatzearen garrantzia eta aldaketa indartu eta honetan sakontzeko beharra azpimarratu dute. Era berean, aldaketa instituzionala aldaketa paradigmatiko bihurtzeko beharra azpimarratu dute.
bideoa prestatzen
Altsasuko manifestazioa jendetsua izatea espero dute

2019-03-22
Igandean Altsasun elkartasun manifestazioa deitu dute espetxeraturik jarraitzen duten gazteen askatasuna eskatu eta orain aste batzuk Auzitegi Nazionalak ezarritako kondenak salatzeko.