Skip to main content

Araba

"Baskonia Europako zortzi talde onenen artean sartuko da"

2019-10-04
Gasteiztarren txapelketa nagusiko lehen partida jokatuko dute Lituaniako Zalgiris Kaunas taldearen aurka. "Baskonia Zainetan" podcasteko arduradun Joseba Sanchez-ek arabarrek aurtengo edizioan dituzten aukeren inguruan hitz egin digu.
Tubacex enpresako langilearen heriotza salatu dute Laudion

2019-07-05
Tubacex enpresan atzo izandako heriotza salatu dute goizean Laudion . Enpresako lan batzordeak deituta, lantegiaren aurrean egin dute elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute ondoren herriko plazaraino. Langileek salatu dute prekarietatearen ondorioz hil dela gaztea, eta enpresako zuzendaritzari egotzi diote heriotzaren erantzukizuna. 25 urteko gaztea praktiketan ari zela hil zen Tubacex fabrikan. Ikasketa duala egiten ari zen, hau da, aldi berean uztartzen ari zen lana eta lanbide heziketa. Iturri sindikalaren arabera, bi urte zaraman enpresan mantentze lanetan eta lanean ari zela makina baten pieza bat erori zitzaion gainera. ELAk gogoratu du aurten dagoeneko 26 pertsona hil direla lanean Hego Euskal Herrian, horietatik hiru Araban. Bestalde, LABek salatu du beharginak ezin zuela bakarrik jardun ez zuelako behar beste esperientziarik postu horretan bakarrik lan egiteko, horregatik sindikatuak neurri eraginkorragoak eskatu ditu. Horrez gain, Ernaik ohar bidez salatu du prekarietatearen ondorioz heriotzek ez dutela etenik eskualdean. Gogora ekarri dute iaz Orozkon bi langile hil zirela eta beste behargin bat duela bi urte. Azpimarratu dute Tubacex enpresan 10 urtean lau langile hil direla dagoeneko.
Azken hamarkadetako emaitzarik onena lortu du EAJ-k Araban

2019-05-27
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusi gisa jarraituko du. Jeltzaleek emaitza bikaina lortu dute, 17 eserlekurekin, eta Gasteizen, Laudion edo Amurrion lehen indarra izan dira. EH Bilduk, bestalde, zifra historikoak eskuratu ditu batzarkide bat gehituz. PSE-k PP eta Elkarrekin Podemosen gainbeherak baliatu ditu.
AHTaren aurkako konpromisoa sinatu dute Hego Euskal Herriko hainbat alderdik

2019-05-23
Nafarroan, EH Bildu, Ahal Dugu Podems, I-E eta Equok sinatu dute, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, berriz, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos izan dira konpromisoarekin bat egin dutenak. Horren arabera, hitzez hitz, "datorren legealdian emango diren negoziazio eta balizko itun guztietan abiadura handiko trenaren aldeko proiektu berrien gelditzea eta bertan behera uztea tinko defendatzeko konpromisoa hartu dute" alderdi sinatzaileek.
Korrika Araban sartu da eta erakunde zein eragileek klika egin dute Bastidan

2019-04-10
Nafarroa utzi eta Araban sartu da Korrika: Trebiñurako bidea hartu aurretik, Bastidan, instituzioetako ordezkariek zein euskararen aldeko eragileek, kilometroa partekatzez gain, aro berriari klika dokumentua aurkeztu dute. Iosu Ganuza eta Iker Aginaga lankideen kronika.
 
bannerra

bannerra