Skip to main content

Metroa

Metroaren obrak erabat geldi ditzatela eskatu du Satorralaiak beste behin

2020-06-25
Donostiako Metroaren obrak erabat geldiarazteko aldarrikatuz elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean, eta Udal Gobernuaren jarrera salatu dute. Bestalde, herritarren kexen aurrean Udalak ez du erantzun zuzenik eman Satorralaiaren esanetan.
Satorralaia mugimenduak metroaren obrak erabat gelditzeko eskatu du beste behin

2020-06-18
Obrak hainbat etxebizitzetan pitzadurak, arrakalak eta bestelako kalteak eragin ditu. Hori dela eta, eraikuntza lanak geldiarazteko eskatu du Satorralaia mugimenduak. Iganderako protesta-kontzentrazioa deitu dute Kontxako erlojuetan.
Donostiako Metroaren lanetan gertatutakoa salatu du ELAk Lan Ikuskaritzan

2020-06-09
Donostian, etxera itzultzeko baimena eman diete Metroaren eraikuntza lanek eraginda joan den ostiralean hustutako eraikineko bizilagunei.
Eneko Goiaren "urgentziazko agerraldia" eskatu du EH Bilduk, metroaren lanetan izandako istripua dela eta

2020-06-08
Reyes Carrere soberanisten Donostiako Udaleko eledunak adierazi du istripuaren arrazoiak zehazteko eskatuko diotela Goiari.
Donostian hotel bat eta eraikin bat hustu dituzte metroaren lanetako istripu baten ondorioz

2020-06-05
Donostian, Londres hotela eta inguruko beste eraikin bat hustu dituzte gaur eguerdian, sotoan luizi bat gertatu ondoren. Bi eraikin hauen alboan Donostiako metroaren lanak egiten ari dira.
Iñigo Hernando: "Galdakaon, milioi bat euro bideratu ditugu komertzio eta ostalariak laguntzeko eta beste 500000 familientzat"

2020-05-21
Covid 19 gaitzak eragindako izurriak ondorio tragikoak izateaz gain, sektore ekonomikoak modu nabarmenean kaltetu ditu. Egoera aurre egiteko, hainbat erakundeek talka planak eta neurri ezberdinak abiarazi dituzte. Horien artean, anbiziokoenetako bat, Galdakaoko udalak abian jarritakoa dago. Iñigo Hernando alkateak azaldu digun gisara, "milioi bat euro" bideratuko dituzte merkataritzei zein ostalaritza sustatzeko, beste 500000 familiak laguntzeko eta Bizkaiko foru aldundiarekin batera beste 300000 gizarte ekintzarako. Honatx elkarrizketaren aurrerapena.
 
bannerra

bannerra