Skip to main content

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB #35: Inun eta Skasti

2018-05-03
Kresal usaia izango du aste honetako Musikazuzenean TB saioak!
Lehenik Inun musikariarekin egin dugu hitzordua Bilboko Itsas Museoan. "Aingurak" diskoa kaleratu berri du musikari zornotzarrak eta kate, sare eta bapore artean solasatu gara berarekin.
Haizea lagun itsasontzia hartu eta Zarautz herrira egin dugu bidai. Malekoiean Skasti taldeko lau kideekin egin dugu zita, "Ye" disko berriaren ingurukoak jakiteko.
MusikaZuzenean TB #34: EZIN ETA taldea eta Unai Bergara

2018-04-26

EZIN ETA musika talde Lapurtarra izango da Musikazuzenean TB saioko aste honetako lehen talde protagonista. Donibane Ziburuko gaztetxean egin dugu hitzordua "Itzaletik" diskoa ezagutzeko!

Unai Bergara disenadore eta musikaria gertutik ezagutzeko aukera izango dugu gure bigarren erreportajean. Besteak beste musika afitxak, disko azalak edoeta kamixetak diseinatu izan ditu.

MusikaZuzenean TB #33: Paxkal Irigoyen

2018-04-19

Aste honetarako saio berezia prestatu dugu. Paxkal Irigoyen musikaria izango da protagonista bakarra. Bera, eta bere musika tresnak.
Elkarrizketa eta zuzeneko musika uztartuko ditugu 32. saio honetan, ordu erdi iraungo duen monografikoan. Sara (Lapurdi) herriko Kapera ederrean egin du hitzordua Koldo Otamendi lankideak eta luze ta zabal jardun dira musika eta sorkuntzaz.Eseri lasai, jeitsi argiaren intentsitatea, itzali aparatu guztiak eta goza hitz eta musikaz.

MusikaZuzenean TB #32: Zazkel eta Deus Ez

2018-04-12

Bi izanen dira aste honetako Musika zuzenean telebistako edukiak nagusiak

Erritmo dantzagarriekin hasiko dugu saioa eta horretarako Zazkel taldearekin bildu gara Arrasateko gaztetxean.Bilboko taldeak "ez Entzun" izeneko diskoa kaleratu du, gustura eta gogoz entzun dugun disko ederra.

Errepidea hartu eta Deus Ez taldearen entsegu lokalera abiatu gara argitaratu duten lehen disko luzea ezagutzeko. Eibar herriko hirukoaren rockaz gozatuko dugu bigarren erreportajean.
 

MusikaZuzenean TB #31: Morau eta Kooltur Ekintza

2018-04-05

Morau musikaria izango da gure lehen erreportajeko protagonista nagusia!
"Egunsentiak alperrentzat" diskoa kaleratu berri du musikari hernaniarrak,eta aitzaki honekin mendi buelta eman dugu gitarra eskuan.

Bigarren erreportajea egiteko Arrasaten izan gara, bertako gaztetxean antolatzen d en Kooltur OSteguneak musika zikloa ezagutzeko.Hasier eta Jagorekin bildu gara Kootur ekintza taldearen nundik norakoak jakiteko.

MusikaZuzenean TB #30: Liher eta Rocka Puntua!

2018-03-22

Bi izanen dira saio honetako erreportaje nagusiak.
Lehenik Liher taldearen entsegu lokala bisitako dugu Oiartzunen!
Taldeak, "Tenpluak erre" diskoa kaleratu du, banda bezala iraupen luzeko bigarrena. Doinuak gordindu dituzte, emaitza oldarkorragoa bilakatuz.

Bigarren erreportajea, berriz, zortziko handian dator.
Alberto Irazu idazlearekin bildu gara Le Bukowski tabernan Pamiela argitaletxearekin kaleratu  duen "Rocka Puntua" liburua ezagutzeko.
Bertsoa eta rockaren arteako harremanari buruzko saikera ederra idatzi du idazle eta musikari donostiarrak.

 
bannerra

bannerra