Skip to main content

Musika Zuzenean

MUSIKAZUZENEAN #56: Azken saioen bilduma

2018-12-20
Urte berria ate joka den honetan, azken hilabeetako bilduma osatu dugu MusikaZuzenean Telebistan. Irailetik abendura bitarteko saioen lagin bat ikusteko aukera izango duzue, reportaje bakoitzeko izebergaren punta.
MusikaZuzenean #55: Durangoko Azokak eman duena

2018-12-13
Durangoko Liburu eta Disko azokak musikalki eman duena ikusteko aukera izango da saio honetan, elkarrizketa, zuzeneko irudi eta bitxikeriekin.
MusikaZuzenean #54: Durangoko Azoka berezia

2018-11-29
Durangoko Liburu eta Disko Azoka gertu dagoen honetan, MusikaZuzenean TB-an saio berezi bat burutu duguik irrati-tb saio formatu berrian. Azokan izango diren zuzeneneko emanaldiak aipatzeaz gain, hainbat disko berri entzuteko aukera izango dugu.
MusikaZuzenean #53: Leihotikan + The Potes

2018-11-22
Lehiotikan taldea izango da lehen protagonista errepidean 25 urte bete dituzten honetan. Bigarren erreportajean "Ametsak dira egi erabat bete aurretik" diskoa ezagutuko dugu, the Potes taldearen lehen iraupen luzekoa.
MusikaZuzenean 52: Su Ta Gar Kids + Eskean Kristo

2018-11-15
SuTaGar taldeak 30 urte bete berri ditu agertoki gainean, eta hori ospatzeko bira berezi bat jarri du abian. MusikaZuzenean TB-an esperimentu bat egin nahi izan dugu urtemuga aitzaki, eta umeak jarri ditugu taldearen musika entzuten. Bigarrenm erreportajean Eskean Kristo taldea izango da protagonista. Pasaden astean Igorreko Kiñu gaztetxean izan ginen "Beste belaze batzuen gozoan" disko aurkezpenean, eta erreportaje ederra ekarri dugu buletan.
MUSIKAZUZENEAN #51: Eraso! eta Ibai Marin

2018-11-08
Eraso! taldea izango da gaurko MusikaZuzenean Telebista saioaren lehen talde protagonista. Zarautz herriko bandak rock koordenadetan datorren "Inongo lurretan" diskoa kaleratu du, musika bidean zazpigarren emaitza. Bigarren elkarrizketa egiteko ibai Marin musikariarekin batu gara. Hira taldeko abeslaria izandakoa bakarkako bidean dator, "bidean naiz" diskoa besapaean. Abiatu berri duen aro berrian inguruan solastu gara berarekin.
 
bannerra

bannerra