Skip to main content
bannerra

Musika Zuzenean

Musika Zuzenean: Zazpigarren atala.

2017-09-15

Koldo Otamendik gidatzen duen Musika Zuzenean saioaren zazpigarren atalan. Glaukoma taldeko kideekin egoteko aukera izan dugu, kaleratu berri duten "Kalima" diskaren inguruan aritzeko. Hitz Bitan saileko protagonista Iñigo Etxarri izan da, Liher, Anai Arrebak eta Naiz Roxa taldeetako gitarra-jotzailea. Honekin batera, albiste laburrak eta asteburuko kontzertu agenda.

Musika Zuzenean 9. saioa : Kaskezur taldea eta Olatz Salvador

2017-09-12

MusikaZuzenean Telebista saioaren berria interesgarri dator oraingoan ere: Kaskezur taldearekin izan gara, "Azpisugeak" disko berriaren inguruan solasten. Hitz Bitan sailean, Olatz Salvador izan da gonbidatua, bakarlaria eta Skakeitan taldeko kidea. Efemeride atalean Mikel Errazkin ekarri dugu gogora, bere heriotzetik 9 urte bete diren honetan. Eta albisteak ere baditugu aste honetan: Ze Esatek!, Berri Txarrak, Egubakoitzak kartzelan, Askerock jaialdia..
 

Musika Zuzenean: Haritz Lete

2017-09-06

Azkenengo Musika Zuzenean saioko Hitz Bitan atalean, Haritz Lete izan da gonbidatua, Kokein eta Cobra taldeetako kidea, ez galdu!

Musika Zuzenean - Luma erreportajea

2017-09-05

Azken Musika Zuzenean saioan Luma bikote Donostiarrarekin izan gara beraien disko berriaren inguruan solasten, ez galdu!

Hiri Galduak erreportajea

2017-09-04

Azken Musika Zuzenean saiorako Josu Calvo ezagutu dugu, Hiri Galduak egitasmoaren atzean den musikaria. Ez galdu!!!

Musika Zuzenean: Luma biko, Haritz Lete eta Josu Calvo

2017-08-31
MusikaZuzenean Telebista saioaren berria interesgarri dator gaurkoan ere!
- Luma biko Donostiarrarekin izan gara beraien disko berriaren inguruan solasten. 
- Hitz Bitan atalean, Haritz Lete izan da gonbidatua, Kokein eta Cobra taldeetako kidea. 
- Josu Calvo ezagutu dugu, Hiri Galduak egitasmoaren atzean den musikaria. 
- Amaitzeko, asteburuko kontzertu agenda.
 
bannerra

bannerra