Skip to main content

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB #71: Screamers and Sinners + Musikazuzenean Jaialdi Akustikoa 2019

2019-05-30
Hiru dimentsiotan dator aste honetako musikazuzenean telebista saioa! Screamers and Sinners talde gipuzkoarrak psychobilly giroetan datorren "hypnosia" diskoa kaleratu berri du, eta lan berria ezagutzeko entsegu lokalean bildu gara laukoarekin Bigarren erreportajean MusikaZuzenean Jaialdi Akustikoa izango dugu hizpide. Igande honetan ospatuko da Usurbil herriko Sutegi antzokian eta bertan formatu txikian ibiltzen diren 12 musika proposamen batuko ditugu Jaialdi ederrean. Erreportaje txikian bakoitzaren lagin bat ezagutuko dugu!
MusikaZuzenean TB #70: Anita Parker + Perlata

2019-05-23
Lehen erreportajea osatzeko Bilbon izan gara Anita Parker taldearen entsegu lokala den laborategian. Elektronikatik abiatuta, disko koloretsu eta anitza osatu du bandak. Errepidea hartu eta Arrasatera egin dugu bidaia, bertan Perlata taldea ezagutzeko. Punk rock giroetan datorren lauko banda da honakoa eta "Urrezko kaiola" diskoa dute estudioko azken emaitza
MusikaZuzenean TB #69: Egurra Ta Kitto + Orbain Kultur Elkartea

2019-05-16
Saioko lehen erreportajea osatzeko Egurra ta Kitto talderekin egin dugu hitzordua azpeitian. Errepidea hartu eta gasteizera egin dugu bidai. Bertan, Orbain kultur elkartea ezagutu dugu.
MUSIKA ZUZENEAN 68: Ibon RG + Andoni Tolosa "Morau"

2019-05-09
Aste honetako lehen erreportajea grabatzeko Azkoitiko Matadeixen egon gara IBON RG musikariarekin. "Hil Zara" disko bikoitza kaleratu berri du musikari bizkaitarrak eta bere unibertsoan barneratu gara. Hitz Bitan atalean Andoni Tolosa "Morau" musikaria ezagutuko dugu gertutik.
MusikaZuzenean TB #67: Dupla + Akelarre Kultur Elkartea

2019-05-02
Aste honetako lehen erreportajea grabatzeko arabako Agurain herrian izan gara Dupla egitasmoa ezagutzeko. Bigarren erreportajean, berriz, Txantrea auzoan dagoen Akelarre Kultur Elkartea ezagutuko dugu Mikel, Raul, Birgi eta Juantxo eskutik
MusikaZuzenean TB #66: Orreaga 778 + Ander Mujika

2019-03-28
Orreaga 778 talde izango da gaurko gure talde protagonista. Hernani herriko punk oi! bandarekin bildu gara "Utrimque Roditur" azken diskoa entzuteko eta taldearen aro berria ezagutzeko. Hitz Bitan atalera Ander Mujika musikaria gonbidatu dugu. Napoka Iria taldeko kide izandakoa, Anari eta javier Muguruzarekin aritzen da egun, eta bere gustuko, disko, areto, eta musikarien berri eman digu laburrean. Honekin guztiarekin batera, musika albisteak
 
bannerra

bannerra