Skip to main content

Lurrean Bizi

Errezeta: lekale pastela

2015-09-17

Sukaldaritza makrobiotikoa ezagutu asmoz jo dugu Gorka Gereño sukaldariarengana. Intxaurrondon du jatetxea, eta bigarren errezeta bat aurkeztu digu: lekale pastela.

Nola egiten da behi gazta ekologikoa?

2015-09-17

Joseba Baez donostiarrak txikitatik izan du lotura handia Idiazabalekin eta bertako gaztarekin. Gaur egun, Idiazabalen bertan bizi da, Arimasagasti baserrian. Gaztagilea da, baina gainontzekoek ez bezala, behi gazta ekologikoa egiten du. Baserrian bertan lan nola egiten duen ikusi dugu eta bere egunerokoa ezagutu dugu.

Lurrean Bizi | Gazta ekologikoa eta eztiaren etorkizuna

2015-09-17

Bigarren atalean, Idiazabalgo Arimasagasti behi gazta ekologikoaren prozesua bertatik bertara ikusi dugu. Pertsona bakar batek egiten du lan hori. Bestalde, labeldun eztiaren etorkizunaren berri izan dugu. HAZI eta Getariako Giez Berri elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute aipaturikoa lortzeko. Azkenik, sukaldaritza makrobiotikoan barneratuko gara berriz ere Gorka Gereño sukaldariarekin. Oraingoan beste errezeta goxo eta erraz bat prestatu digu: lekale pastela.

Errezeta: oilaskoa barazkiekin

2015-09-10

Lurrean Bizi saioaren ataletako bat sukaldaritza makrobiotikoari eskainitakoa da. Gorka Gereño sukaldariak errezeta makrobiotiko bat egingo digu astero bere Intxaurrondoko jatetxean. Lehen errezeta: oilaskoa barazkiekin.

Donostiarrek sagardoz busti dituzte Euskal Jaiak

2015-09-10

XXX. Sagardo eguna ospatu zuten iragan asteburuan Donostian. Gero eta arrakasta handiago duen ekimena da Euskal Jaien egitarauaren barnean antolatzen dena eta aurtengoan ere herritar asko bildu ditu sagardoa sagardogileen eskutik dastatzeko. Gainera, besteak beste, txertaketa, sagardo monobarietalaren azalpena edota sagar jotzea ere egin dira plazan. Bertan izan gara Donostiako alkatearekin, Sagardogile Elkarteko kideekin eta baita herritarrekin ere.

Lurrean Bizi | Sagardoa, gazta eta sukaldaritza makrobiotikoa

2015-09-10

Lurrean Bizi saioan ekologia, ingurumena, baratza edota sukaldaritza bezalako gaiak jorratuko ditugu, beti ere lehen sektoretik abiatuta. Estreinakoan, Donostiako Sagardo egunak emandakoa jasotzeaz gain, Ordiziako gazta lehiaketa izan dugu protagonista. Gainera, gure lehen errezeta makrobiotikoa osatu dugu Gorka Gereño sukaldariaren eskutik.

 
bannerra

bannerra