Skip to main content
bannerra

Lurrean Bizi

Lurrean Bizi | Sagardoaren prozesua

2015-10-08

Lehenik, Zabalo-enea baserriko sagar biltze prozesuan izan gara. Bigarrenik, Iparragirre sagardotegian sagarra nola txikitzen duten ikusi dugu. Eta hirugarrenik, Karabeleko ekonekazaritza etxaldea ezagutuko dugu. Azkenik, ordea, sukaldaritza makrobiotikoan murgildu gara, beste behin ere, Gorka Gereño sukaldariaren eskutik.

San Miguel kontsumo taldea ezagutzen

2015-10-01

Legazpiko San Miguel kontsumo taldeko Gorka Iñurritegirekin izan gara, baratzean egin dugu beraiekin hitzordua eta nola lan egiten duten erakutsi digu.

Errezeta: zereal hanburgesa

2015-10-01

Sukaldaritza makrobiotikoan murgildu asmoz, Gorka Gereño sukaldariak Intxaurrondon duen jatetxera joan gara eta hirugarren errezeta aurkeztu digu: zereal hanburgesa.

Oñatiko altxorren bilduma

2015-10-01

Leku ezkutuen peskizan ibili gara Oñatin, eta karabanen gune berria bisitatu dugu, turismo bulegoan dagoen errotan ere izan gara, Oñatin txokolateak izan duen presentziaz ere aritu gara hizketan eta azkenik Arrikrutzeko kobak bisitatu ditugu.

Lurrean Bizi | Oñatiko txokoak eta kontsumo taldea

2015-10-01

Hirugarren atalean, Oñatiko parajeak bisitatzen izan gara eta Legazpiko San Miguel Kontsumo taldea ezagutu dugu. Gainera, gure hirugarren errezeta makrobiotikoa egin digu Gorka Gereño sukaldariak.

Eztiaren etorkizuna bermatzeko hitzarmena

2015-09-17

HAZIk eta Getariako Giez Berri elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Eusko Label eztiaren balioa agerian jarri eta gurean erlezaintza sektoreak bizi duen egoena zailari aurre egiteko akordioa da.

 
bannerra

bannerra