Skip to main content

Lurrean Bizi

Lurrean Bizi | Txondorrari su, tradizioari eutsi

2015-11-26

Oiartzungo Arditurrin izan gara, eta bertan, ikazkinen lana nolakoa den ezagutzeaz gain, txondorrari su nola eman zioten ikusi dugu. Olio berrerabiliarekin xaboia nola egiten den ikasi dugu. Sukaldaritza makrobiotikoan oinarritutako beste errezeta bat egin digu Gorka Gereño sukaldariak. Azkenik, ErriGora kanpaina bukatu berritan, egin duten balorazioa jaso dugu.

Ogiaren atzean dauden sekretuak ezagutuz, Galparsoro okindegian

2015-11-19

Galparsoro okindegian, produktu honen atzean dauden sekretu guztiak erakutsi dizkigu  Mikel Galparsorore okinak.

Errezeta: artatxikiz betetako kaneloiak

2015-11-19

Sukaldaritza makrobiotikoan murgildu gara, beste behin ere. Intxaurrondoko Makrobiotika Jatetxean egin dugu hitzordua Gorka Gereño sukaldariarekin. Errezeta berri bat prestatu digu: Artatxikiz betetako kaneloiak.

Sukaldaritza tradizionala indartuz, Aratz jatetxean

2015-11-19

Aratz jatetxean izan gara. Bertan, garrantzia handia ematen diote garaian garaiko produktuekin eginiko sukaldaritza tradizionalari. Xabier Zabaletarekin beraien eguneko jardunaren nondik norakoez aritu gara hizketan.

Lurrean Bizi | Galparsoro okindegia eta Aratz jatetxea protagonista

2015-11-19

Galparsoro okindegian izan gara eta ogiaren atzean dauden sekretu guztiak ezagutu ditugu. Bestalde, Aratz jatetxean izan gara,  Xabier Zabaleta sukaldariarekin. Azkenik, sukaldaritza makrobiotikoan murgildu gara Gorka Gereñoren eskutik.

Txakurrak hezi eta trebatzen dituzte Guhau zentroan

2015-11-12

Lasarteko Guhau zentroan izan gara Ainara Gozategi eta Nora Oteizarekin. Biek ala biek, txakurrekin nola lan egiten eta hezten dituzten erakutsi digute.

 
bannerra

bannerra