Skip to main content

Hamaikakoa

Realak denboraldiko partidu txarrena jokatu zuen Gijonen

2016-01-25

Sporting 5 - Real Sociedad 1. Txuri urdinek itxura penagarria eman zuten El Molinon futbol zelaian. Jokalarien intentsitate faltak eta akats larriek kondenatu zuten taldea. Porrotaren azterketa egin dugu Imanol Magro eta Imanol Arruti kazetariekin.

Hamaikakoa | Jardunaldi beltza

2016-01-25

Realak eta Eibarrek galdu egin zuten 21. jardunaldian. Txuri urdinek denboraldiko partidu kaskarrena jokatu zuten Sportingen kontra (5-1). Armaginek, berriz, beraien estiloa mantendu arren ez ziren gai izan euskal derbian Athletic gainditzeko (5-2). Bi norgehiagoken analisia egin dugu Imanol Magro eta Imanol Arruti kazetariekin.

Igor San Miguel: "Hasieratik esan nien edozeinen kontra lehiatzeko taldea garela"

2016-01-18

Hamaikakoa saioan, Igor San Miguel Realeko nesken entrenatzailea elkarrizketatu dugu. Ardura hartu zuenetik denboraldi txukuna osatzen ari da talde txuri urdina. Urteko lehen bi neurketak jarraian irabazita sailkapeneko laugarren tokian egonkortu dira. Taldearen egoeraz eta Tximist prestatzaile fisikoari egindako omenaldiaz aritu gara, besteak beste.

Realak puntu bat irabazi, baino bi galdu

2016-01-18

Real Sociedad 1 - Deportivo 1. Txuri urdinek hiru puntuak eskuratzeko aukera ona galdu zuten galiziarren kontra. Xabi Prietok behartu zuen penaltiari esker lortu zuten berdinketa, gol aukera asko izan ondoren. Neurketaren eta taldearen egoeraren azterketa egin dugu Joseba Urdangarin eta Asier Aiestaran kazetariekin.

Hamaikakoa | Realaren berdinketa eta Igor San Miguel

2016-01-18

Reala eta Deportivoren arteko berdinketa, Realeko nesken garaipena eta Oiartzunen porrota aztertu ditugu Joseba Urdangarin eta Asier Aiestaran kazetariekin. Bestalde, Igor San Miguel Realeko nesken entrenatzailea elkarrizketatu dugu.

Arnasa hartu du Realak

2016-01-11

Real Sociedad 2 - Valentzia 0. Txuri urdinek garaipenarekin bukatu dute Ligako lehen itzulia. Eusebioren taldeak hiru puntu horiek behar zituen. Neurketa eta taldearen egoera aztertu ditugu Mikel Ibargoien kazetariarekin eta Urtzi Arrondo futbol entrenatzailearekin.

 
bannerra

bannerra