Skip to main content
bannerra

Hamaikakoa

Realak dena ondo egin zuen Cornellan

2016-02-09

Espanyol 0 - Real Sociedad 5. Txuri urdinek estatistikak bere mesedetan ere hausten dituzte. Gijoneko sinesgarritasuna Cornellan berreskuratu zuten. Neurketa eta taldea izan ditugu mintzagai Aritz Olagoi kirol psikologoarekin eta Mikel Ibargoien kazetariarekin.

Eibarren hirugarren porrota jarraian

2016-02-09

Atletico Madril 3 - Eibar 1. Armaginek galdu egin zuten Vicente Calderon futbol zelaian, eta hirugarren porrota kateatu dute. Neurketa eta taldearen egoera aztertu ditugu Aritz Olagoi kirol psikologoarekin eta Mikel Ibargoien kazetariarekin.

Eibarrek bertuteak akats bihurtu zituen

2016-02-01

Eibar 1 - Malaga 2. Armaginek huts egin zuten andaluziarren kontra, arerioak hobeto irakurri zuelako norgehiagoka. Kontraerasoan min asko jaso zuten. Partidua eta taldearen egoera izan ditugu aztergai Iker Estala (Vavel Real Sociedad) eta Unai Zubeldia (Berria) kazetariekin.

Realak irabazi bai, baino zalantzak uxatu ez

2016-02-01

Real Sociedad 2 - Betis 1. Txuri urdinek lehen zati onari esker irabazi zioten talde andaluziarrari. Bigarren zatian ohiko zalantzak erakutsi zituzten. Hiru puntuez eta Realaren egoeraz aritu gara Iker Estala (Vavel Real Sociedad) eta Unai Zubeldia (Berria) kazetariekin.

Realak eta Oiartzunek berdinketak lortu zituzten, etxetik kanpo

2016-02-01

Realeko neskek hutsean berdindu zuten Huelvaren zelaian, eta Oiartzunek bana berdindu zuen Rayo Vallecanoren aurka. Lehen itzulia bukatuta, talde bakoitzak bere helburuak bideratu ditu. Horri buruz eta beste aritu gara Iker Estala (Vavel Real Sociedad) eta Unai Zubeldia (Berria) kazetariekin.

Eibarrek berea egin arren, derbia galdu zuen

2016-01-25

Athletic 5 - Eibar 2. Armaginek bere futbol estiloari eutsi zioten San Mamesen, baino arerioa nagusitu zen berdegunean. Partiduaren analisia egin dugu Imanol Magro eta Imanol Arruti kazetariekin.

 
bannerra

bannerra