Skip to main content
bannerra

festibala

EHZ festibalaren antolatzaileek aurteko edizioa bertan behera uztea erabaki dute

2020-04-17
Iparraldeko EHZ festibalaren antolatzaileek aurteko edizioa bertan behera uztea erabaki dute. Frantziako gobernuak uztaila erdialdera arte galarazi du horrelako ekitaldien antolakuntza koronabirusa dela eta, eta lantaldeak hainbat aukera baloratu dituen arren, bertan behera uzteko erabakia hartzera behartu du egoerak. Neurria beharrezkoa bezain gogorra izan dela azaldu digu Julen Oillarburu kideak.
Sormenaren loraldia Bilbon, seigarrenez

2020-02-13
Hamaika desira! lemapean Loraldia festibalaren 6. edizioa martxoaren 10ean abiatuko da hilabete bereko 29ra arte. Aurtengo edizioan 29 emanaldi eskainiko dituzte eta 120 sortzailek baino gehiagok hartuko dute parte, guztia, hiriko hamabost aretotan.
Lautan Hiru antzerki laburren festibala hasiko da urtarrilaren 31an

2019-01-22
Lautan hiru antzerki laburren jaialdia aurkeztu dute Bilboko euskaltzaindiaren egoitzan. "Antzerki txikia, festibal handia" da ekimenaren leloa. Euskaltzaindiaren mendeurreneko ospakizunen baitan antolatu dute egitasmoa. Lau ostegunetan eskainiko dituzte antzerkiak; egun bakoitzean hiru izanik, 12 antzezlan egongo dira orotara. Helburua euskal antzerkia hauspotzea eta auzoko giroan eragitea dela adierazi dute antolatzaileek.
#ZButaka Abiatu da Zinemaldia, gaur ez da "Another day of life" Donostian

2018-09-21
Hamaika Telebistak, Berriak, Kanaldudek, Irutxuloko Hitzak, Gaztezulok eta Zinea.eus-ek elkarlanean bultzatutako proiektua da Zurriolako Butaka. Donostiako Zinemaldian zehar, egunero, festibalean gertatzen denaren berri emango dizuegu. Anabel Arraiza lankideak aurkeztuta, gaurkoan, "Another day of life", Polonia eta Euskal Herriaren artean bultzatutako animazko filmaren ingurukoak aztertu ditugu Amaia Remirezekin batera. Gainera, Gaizka Izagirrek lanaren inguruko soslaia aipatu du, Raul de la Fuente zuzendari iruindarraren lana aipatuz. Bestalde, "Basque Selfie"-ko ekoizle Agus Barandiaran elkarrizketatu eta Zinemira saria jasoko duen Ramon Agirre mitikoaren adierazpenak bildu ditugu. Umoreak ere tartea izan du, Urtzi Urkizuren eskutik.
Amaitu da Zinegoak jaialdia

2018-03-07

Bilbo gaylesbitrans zine jaialdia amaitu da, bi astetan zehar proiekzio ugari plazaratu ostean. Aurten, 27 estreinaldirekin batera, emakumezkoak izan dira protagonista nagusiak.

 
bannerra

bannerra