Skip to main content
bannerra

Aizank!

Zergatik izan behar naiz gizon ala emakume?

2016-05-05

Gizon ala emakume izendatzea auzitan jarri dugu Aizank! saioko sexologia atalean. Ander Lertxundi sexologoak gai hau gazteekin nola lantzen duten azaldu digu.

 

Aizank! | Genero berdintasuna eta transexualitatea

2016-05-05

Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruan aritu gara Donostiako Zurriola ikastolako gazteekin. Bestalde, Ander Letxundi sexologoak transexualitateaz hainbat azalpen eman dizkigu eta gaia gazteekin nola lantzen duten azaldu digu. Zr Iksi atalean, ordea, Tolosaldea GLBHI ikastetxean eta Bilboko Urretxindorra ikastolan egon gara. Aste honetan, Lea Artibai ikastetxean, ARI, Automatizazioa eta Robotika Industriala zikloa ezagutu dugu.

 

 

Zurriola Ikastola: Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena zikloa

2016-04-28

Aizank! saioan denetariko heziketa zikloen berri ari gara izaten eta azken saioan kirola izan dugu protagonista. Donostiako Zurriola Ikastolako Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena izeneko goi mailako heziketa zikloa ezagutu dugu. Ikasitako teoria praktikan jartzen zebiltzala, Anoetako kiroldegian egin dugu topo irakasle zein ikasleekin.

Gazteek arduratsu jokatzen al dute sare sozialetan?

2016-04-28

Gazteen gehiengoak darama une oro mugikorra soinean eta adituen arabera, hauetariko asko "engantxatuta" bizi dira. Sare sozialetan aritzen dira batik bat. Hauek ahalbidetzen duten hori primeran ezagutzen dute baina zalantzan jarri ohi da erabilpen egokia egiten duten. Honetaz eztabaidatu dugu, hain zuzen, Bilboko Urretxindorra ikastolako gazteekin.

Nola ikusten dute homosexualitatea gazteek?

2016-04-28

Ander Lertxundi sexologoarekin orientazio sexualaren inguruan aritu gara. Batetik, gazteek homosexualitatea nola bizi duten galdetu diogu, baina gazteek ez ezik, helduen artean ere zein aurreiritzi, zalantza eta uste dauden landu dugu berarekin. Adibidez, posible al da pertsona batek, heterosexuala izanik, sexu bereko beste bat erakargarri ikustea? Edota, neska izanik, beste neska batekin harremanak izanez gero, lesbiana al naiz?

Monte Albertia ikastetxea

2016-04-28

Zarauzko Monte Albertia ikastetxeak estetika eta ile-apainketa alorreko zikloak eskaintzen ditu. Goi zein erdi mailakoak. Berrogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia nabarmen islatzen da haien heziketa programetan, baina, era berean, egungo behar eta tendentziak jarraituz egiten dute lan. Ikastetxea ezagutzeko aukera izan dugu.

 
bannerra

bannerra