Skip to main content
bannerra

Aizank!

Aizank! / HatortxuRock 19

2016-12-16

Hamargarren atalean, Atarrabian egingo de HatortxuRock festibalaren 19. edizioa hartu dugu ardatz. Sarrera guztiak agortu baino lehen izan ginen antolatzaileekin, eta jaialdiak jasotzen duen mezua eta beste izan ditugu hizpide solasaldi berezian.

Aizank! / Aisialdiaz hitz egin dugu gazteekin

2016-12-09

Bederatzigarren atalean, aisialdiaz aritu gara Tafallako ikasleekin. Horrekin batera, Tafalla bertako Galtzagorriak taldearekin izan gara, eta Lastotan kooperatibako Oihana Belokik harremanen eta kontsumoaren inguruko ahokuak eman dizkigu.

Aizank! / Ekologismoaz zer diote gazteek?

2016-12-02

Zortzigarren atalean, ekologismoaz hitz egin dugu Eunate institutuko ikasleekin. Bestalde, Lastotan kooperatibako Oihana Belokik harremanez hitz egin digu, eta Mikroipuinak lehiaketa aurkeztu digute Euskokultur fundazioko kideek.

Aizank! / Genero ikuspegia institutuan

2016-11-25

Zazpigarren atalean, Biurdana BHIko institutuko ikasleekin genero ikuspegiaz aritu gara. Bestalde, Lastotan kooperatibako Oihana Belokirekin ligoteoaz hitz egin dugu. Azkenik, Asier Ormazabal Lizarte taldeko txirrindularia elkarrizketatu dugu.

Aizank! / Euskara gazte nafarren ahotan

2016-11-18

Seigarren atalean, Zizur Txikiko San Fermin Ikastolara hurbildu gara euskararen inguruan hitz egiteko. Hegoak Elkartearen ibilbidea eta lana ezagutu dugu Itzi eta Eiderren bidez. Bestalde, Gaztezuloren eskutik Gaizka Izagirrek “Pantaila Txikian" bideoblogaren atal berri bat izan dugu.

Aizank! / Laguntza programa, jazarpenaren aurka

2016-11-11

Bosgarren atalean, Biurdana Institutuan LOMCE legeaz hitz egiten segitu dugu. Bestalde, Hegoak elkarteak “droga-pertsona-testuingurua” harremana azaldu digu. Azkenik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak bultzatu duen "Laguntza" programa ezagutu dugu Aitor Lakastaren bidez.

 
bannerra

bannerra