Skip to main content

Bizkaibus

Iñigo Hernando: "Mugikortasun plan berria martxan jarri dugu"

2019-12-04
Kasik sei hilabete igaro dira Iñigo Hernandok Galdakaoko udal aginte makila hartu zuenetik. EH Bilduko zerrendaburuak, lau alderdik osatutako gobernuko buru gisa, denbora honetan lortutako akordioak balorean jarri nahi izan ditu. Hortaz gaindi, herriak dituen erronka nagusiei heldu nahi izan die: Mugikortasunaren afera eta Usansoloko egoera. Mugikortasun plan berria abian dela nabarmendu du, herrira iristen diren Bizkaibusak Bilboko Intermodal berrira sartzeko eskakizuna egin eta Unai Rementeriari metroa 2021ean heltzearen promesa gogorarazi dio.
Bat, Barik eta Mugi txartelak EAEko garraiobide guztietan erabili ahal izango dira laster

2019-01-15
Garraio Agintaritzak jakinarazi duenez, hiru lurraldeetako garraio guztiek onartuko dituzte hiru txartelak RENFE aldiriak zerbitzua salbu, izan ere, azken hau Espainiako Gobernuaren esku dago. Aurrerantzean txartel bakarrerako pausua nola eman aztertuko dutela adierazi du ere Garraio Agintaritzak.
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-12-21
Nafarroako Ahal Duguren barneko gatazkari, Etxeratek presoak Zaballako espetxera gerturatzeko egindako eskaerari eta LAB sindikatuak Iruñean egindako manifestazioari erreaparatu diegu gai politikoetan. Gizarte arloan, San Tomas egunez Bilbobusek eta Bizkaibusek egindako grebaren jarraipen zabala izan dugu hizpide. Azkenik, kultura albisteetan, Donostiako San Tomas egunaren eta Bilboko Zabalguneko 'Izen, izan' baso artistikoaren berri jaso dugu.
San Tomas eguna ospatu da Bilbon, Bilbobus eta Bizkaibusen greba tarteko

2018-12-21
Bilbobus eta Bizkaibuseko langileen protesten artean igaro da Bilboko San Tomas eguna. ELA sindikatuak %100ean kokatu du grebaren parte hartzea eta jendeari eragindako kalteengatik barkamena eskatu du, kalitatezko zerbitzu baten aldeko borroka daudela gogoratzearekin batera. Greba egonagatik Bilboko Areatzan jende ugari bildu da goizeko lehen orduetatik ohiko produktuak dastatu eta jai giroaz gozatzera.
Bizkaibus eta Bilbobusen grebaren bigarren egunak jarraipen osoa izan du langileen aldetik

2018-12-11
Bizkaibus eta Bilbobus autobus zerbitzuen grebak jarraipen osoa izan du bigarren egunean langileen aldetik. Gaurkoan 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara egingo dituzte lanuzteak Ezkerraldeko eta Enkarterriko zerbitzuetan. ELA sindikatuaren arabera ezarritako %30eko zerbitzu minimoak betetzen ari dira.
 
bannerra

bannerra