Skip to main content

Txapela buruan

Txapela buruan

Aurkezlearen izen-abizenak: 
Txapela buruan
Saioaren menuko irudia: 
pisua: 
4
Younes El Marhoum, bihotz gaztekoa (bigarren zatia)

2020-10-23
Aste honetan, Younes dugu protagonista. Duela 22 urte etorri zen Marokotik Lakuntzara, maitasunak ekarrita. Ostiraleko saioan Ane Miren ezagutuko dugu, Younes-en emaztea. Bera, lekeitiarra jaiotzez, bere senarraren euskalduntze prozesuaz hitz egingo digu. Etxean 3 hizkuntza hitz egiten dituzte, eta nola antolatzen diren azalduko digute. Gainera, Younes euskarak zer eman dion kontatuko digu.
Younes El Marhoum, bihotz gaztekoa (Lehenengo zatia)

2020-10-21
Aste honetan, Younes dugu protagonista. Duela 22 urte etorri zen Marokotik Lakuntzara, maitasunak ekarrita. Younesen euskalduntze prozesuaz hitz egingo digu, baita Lakuntzako Marokoarren komunitateaz hitz egingo dugu. Guraso direnek D ereduan matrikulatu dituzte haien haurrak, baina zailtasun gehiago dute beraiek euskara ikasteko.
Stefany Sada, alai eta errebelde (bigarren zatia)

2020-10-16
Stefany Sada dugu aste honetako protagonista. Sei urte zituela etorri zen Kolonbiatik Iruñera, harrera familia euskaldunarengana. Ostiraleko saioan Sinarzubira joango gara, bertan egiten duten lana ezagutzera. Gero, Alde Zaharrera igoko gara lagun batekin izozki bat hartzera. Euskara eta lan munduaz hitz egingo dugu. Gainera Stefanyk proposamen bat dauka Hamaika Telesbitarentzat!
Stefany Sada, alai eta errebelde (lehenengo zatia)

2020-10-14
Stefany Sada dugu aste honetako protagonista. Sei urte zituela etorri zen Kolonbiatik Iruñera, harrera familia euskaldunarengana. Herrialde aldaketa, etorrera eta euskaraz bizitzen hasteaz galdegin diogu. Bere anaia, "Gomi", ezagutuko dugu. Jendartearen aurreiritziak ere hizpide izango ditugu.
Ritxi Azzena, Sardiniatik irribarrez (bigarren zatia)

2020-10-09
Ritxi da aste honetako izen propioa. Sardinian jaioa da. Asteazkeneko saioan bere euskaldutzen prozesuaz hitz egin zigun. Guarkoan, Eguzki irratian egingo duen saioaz mintzatuko digu. Gero, Ortzadar elkartera joango gara eta bertan Ainizerekin elkartuko gara. Barre artean Ortzadar zer den azalduko digute eta gero euskararen egoeraz eztabaidatuko dute.
 
bannerra

bannerra