Skip to main content
bannerra

Marakana txikia

Marakana txikia

Aurkezlearen izen-abizenak: 
Marakana txikia
Saioaren menuko irudia: 
pisua: 
4
Celtics eta Lakers, garai zaharretan bezala; Athletic-ek Berlineko harresia gainditu zueneko eguna

2019-11-11
Hiru aste igaro dira, NBA-ko denboraldi berria abiarazi zenetik eta, orain arte, Boston Celtics eta Los Angeles Lakers talderik sendoenak dira. Koldo Tellitu eta Olatz Foruriarekin batera, Luka Doncic-ek emandako maila, Curryk edo Hayward-ek pairatutako lesioak edo frankizia ezberdinen bilakaera aztertu ditugu. Futbolean, atzera egin eta Berlineko harresiaren erorketaren urteurrenean, Athletic-ek 1986ko udazkenean Magdeburgon jokatutako partida gogoratu dugu Endika Guarrotxenarekin batera. Azken kromoan, Nadia Nadim-en figura izan dugu hizpide eta Alessandro Rutak Jean Marc Bosman-en soslaia osatu digu.
Emakume futbolarien greba, errugbiko munduko txapelketa eta Euroliga hizpide

2019-11-04
Hamaika Telebistak kirolari leiho propioa ireki dio Marakana Txikia saio berriaren eskutik. BeƱat Zarrabeitiak gidatuta, lehen saioan, Alessandro Ruta eta Garazi Muniainen parte hartzea izan dugu. Hortaz gain, Ane Urkiri Ansolak emakumezko futbolarien grebaren inguruko gakoak azaldu eta Imanol Intziartek munduko errugbi txapelketaren berri eman digu. Elkarrizketaren atalean, Ritxi Guerra kazetariak Baskoniaren ingurukoak ekarri dizkigu. Horiek eta beste hainbat, gure kabina berrian.
 
bannerra

bannerra