Skip to main content

GAKOAK

GAKOAK

Aurkezlearen izen-abizenak: 
GAKOAK
Saioaren menuko irudia: 
Saioaren kolorea: 
#282828
pisua: 
1
GAKOAK | 2020-02-20

2020-02-20
Hamabi lagunek Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute euskal presoen ongietorriengatik. Espetxeen eskumena ekain eta abendu artean transferitzea adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak.
GAKOAK | 2020-02-17

2020-02-17
Zaldibarko zabortegira begira jarraitzen dugu; Zabortegiko sutea gaur edo bihar itzaltzea espero dute mahai teknikoko kidee. Ernaiko hainbat gaztek, berriz, trafikoa geldiarazi dute Eibar eta Ermua artean gertatu dena salatzeko. Bestalde, Kosovora begira ere jarri gara, gaurko egunez aldarrikatu baitzuten independentzia duela 12 urte.
GAKOAK | 2020-02-12

2020-02-12
Zaldibarren gertatukoari buruzko aldez aurreko diligentziak zabaldu ditu instrukzio epaileak, zabortegiaren jabe den eta berau kudeatzen duen Verter Recicling enpresak ingurumen eta lan arloko delituak egin ote dituen argitzeko. Bestalde, Iruña Veleiako auziaren 8. epaiketa eguna izan da gaur; grafologoek ezin izan dute egiaztatu idatziak Eliseo Gilek egin zituenik. Euskarari dagokionez, B2 mailara arte euskaltegietan ikastea doakoa izango da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
GAKOAK | 2020-02-13

2020-02-13
Joxe Mari Auzmendi hil da, minbiziaren ondorioz. 'Hik Hasi' aldizkariaren eta egitasmo pedagogikoaren bultzatzaileetako bat izan zen. David Pla atxilotu du Frantziako Poliziak Hendaian, Espainiaratzeko. Baionako espetxean dago behin behinean. Otsailaren 13a data seinalatua da Euskal Herrian; 1981eko otsailaren 13an hil zuen Joxe Arregi Espainiako Poliziak, eta Torturaren Aurkako Eguna da.
 
bannerra

bannerra