Skip to main content

Txina

Josean Ezkurra (Txinan bizi den euskalduna): "Atzerritarrekiko mesfidantza piztu da Txinan"

2020-03-30
Josean Ezkurra nafarra Txinan bizi da orain eta herrialdeak normaltasuna berreskuratzen duen unean, bertako egungo egoera deskribatu du.
Iratxe Esnaola Arribillaga (Informatika ingeniaria): “Nire pribatutasunaren gainean nik aukeratu beharko nuke”

2020-03-27
Konfinamenduak egunerokoa erabat digitalizatu du. EAEn Covid-19aren hedapena mugatzeko App bat ere iristear da, antza. Txinan eta Hego Korean oso eraginkorra izan omen da (beste neurri batzuekin batera). Neurria Euskal Herrian hartuz gero, berma daiteke anonimotasuna? Non dago pribatutasunaren eta osasunaren arteko oreka? Hortaz aritu gara Iratxe Esnaola informatika-ingeniariarekin. Esan duenez, norberak bere pribatutasunaren gaineko kontrola eduki beharko luke, osasun bermeen parera datuen babesa jarriz.
Munduan koronabirusaz kutsatutako pertsona gehien dituen herrialdea da AEB

2020-03-27
85.000 herritar baino gehiago kutsatu dira azken asteetan. Ondorioz, atzean utzi ditu Txinako eta Italiako datuak. New York da kutsatu gehien dituen hiria 39.000 gaixo baino gehiagorekin, eta hango ospitaleetan gainezka egiten hasi dira jada. Hori dela eta, astelehenerako kanpaina-ospitale bat prest izatea espero dute, 1.000 gaixo artatzeko lekua izango duena. Hala ere, Italiak, Espainiak eta Txinak aurretik jarraitzen dute heriotzei dagokienez.
Asier Blas (Politologoa): “Txina munduko lehenengo potentzia izango bada, koronabirusaren krisia izango da momentu fundatzailea”

2020-03-26
COVID-19ak eragindako kirisia eragina izaten ari da nazioarteko harremanetan. Errusia, Kuba eta Txina laguntza bidaltzen ari dira Europara, eta bitartean, Europar Batasuneko herrialdeek eta Amerikako Estatu Batuek jarrera itxia agertu dute. Egoera honek geopolitikan eragingo dituen aldaketez aritu da Asier Blas politologoa eta irakaslea.
Amaitu da konfinamendua Txinako Hubei probintzian, Wuhan hiriburuan izan ezik

2020-03-25
11 milioi biztanleko Wuhan hirian apirilaren 8ra arte jarraituko dute indarrean berrogeialdiaren neurriek, bertan antzeman baitziren lehendabiziko koronabirus kasuak.
Eneko Axpe: "Covid19ak sortutako krisiari aurre egiteko hiru eredu daude: korearra, europarra eta anglosaxoia"

2020-03-17
Eneko Axpe fisikari barakaldarra Kaliforniako Stanford unibertsitatea eta NASArentzat lanean dabilen ikertzailea da. Berarekin batera, Covid19 gaitzaren ingurukoak aztertu ditugu. Besteak beste, AEBk berriki hartutako neurriak eta munduan zehar Estatu ezberdinek izandako jarrerak. Axperen esanetan, hiru jarduera eredu daude.