Skip to main content

Gurean Gaur

Iñigo Barruso Hezkuntza Saileko euskara zerbitzuko buruak kargua utzi du

2020-07-10
Iñigo Barruso Hezkuntza Saileko euskara zerbitzuko buruak kargua utzi du eta ez du postuan jarraituko datorren urtean. Barrusok berak azaldu duenez, Hezkuntza Sailak euskara zerbitzuan hartutako erabakien ondorioz hartu du erabakia, Irale irakasleak euskalduntzeko programan eta euskal girotze barnetegiekin murrizketak egin baititu Eusko Jaurlaritzak.
Jaurlaritzak antzemandako 200 positibo “aktiboek” ezin izango dute botoa eman igandean

2020-07-10
Halaxe argitu du Nekane Murga Osasun Sailburuak gaur egin duen agerraldian. Zalantzak eragin ditu Ordiziako berragertzeak eta EH Bildu-ren galderei erantzunez, EAEko hauteskunde batzordeak berretsi du Jaurlaritzak hartutako neurriek hauteskundeei begira osasuna bermatzeko nahikoak direla. Hala ere, PCRan positibo eman duten herritarrek ezingo dute botoa eman uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.
Umetxo baskoi baten gorpuzkiak aurkitu dituzte Irulegiko gazteluaren atarian

2020-07-10
Aranzadi Zientzia Elkarteko talde bat lanean ari da uztaileko lehen bi asteetan Irulegin, Iruñeko arroko Burdin Aroko herrixka gotortu nagusietakoan, mila urte baino gehiago igaro ondoren eraikitako Erdi Aroko gazteluaren parean. Irulegiko gazteluaren atarian umetxo baskoi baten gorpuzkiak aurkitu dituzte. Baita erromatarren aurreko baskoiek orain arte uste zena baino bizimodu aurreratuagoa zuten ebidentziak ere.
Hauteskunde kanpainako komunikazio estrategiak hizpide

2020-07-10
‘Hauteskundeen atarian – Komunikazio estrategiak’ saioan kanpainan mezua helarazteko alderdiek erabili dituzten modu eta eren inguruan, adituen hitzak jaso ditu Berriak.
Siemens Gamesako langileek eskatu diote Gobernuari enpresak aurkeztutako itxiera txostena bertan behera uzteko

2020-07-10
Gaur bildu dira enpresa batzordeko kideak Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko enpresa zuzendariarekin.
Asteazkenean German Rodriguezen omenez jarritako krabelin koadroa eraso dute

2020-07-10
Ez da lehendabiziko aldiz Germanen omenezko oroitarriak eta hartatik metro batzuetara dagoen estatuko indarkeriaren biktimen omenezko eskulturak eraso faxistak pairatzen dituztela.
 
bannerra

bannerra