Skip to main content

Gurean Gaur

GUREAN GAUR: lerroburuak

2017-10-30
Kataluniak errepublika aldarrikatu osteko lehen lan eguna da gaurkoa. Carles Puigdemont ez da Generalitateko sarrera nagusitik sartu, baina Instagramera igo duen argazkiaren arabera, goizean bertan zegoela iradoki du. Edonola ere, eguerdian jakin dugu Bruselara joan dela Puigdemont. Carme Forcadell parlamenteko presidentea joan da legebiltzarrera, eta ganbera desegitea izan da egin dueña. Gogora ekarri behar da, Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak ostiralean desegin zuela parlamentua, bozetara deitzeko. Abenduaren 21ean izango direla jakinarazi zuen.
GUREAN GAUR: Katalunia errepublika da

2017-10-27
Independentzia deklaratu du Kataluniako Parlamentuak, eta Generalitateari prozesu konstituziogilea abiatzeko eskatu dio, Trantsio Legean jasota dagoen bezala. Espainiako senatuak, bestalde, 155. artikulua ezartzea onartu du, eta kargugabetzeak ez ezik, hauteskundeak ere iragarri ditu Mariano Rajoyk.
GUREAN GAUR BEREZIA: Parlamentuak erabakiko du Kataluniaren etorkizuna

2017-10-26

Egun frenetikoa Katalunian, aktualitatea minutuz minutu aldatzen joan da eta Carles Puigdemontek hartu du protagonismo osoa. Bere hitzartzearen ostean, parlamentuaren esku geratzen da 155. artikuluari aurre egiteko neurriak hartzea. Honen inguruan aritu gara Gurean Gaur saio berezian, Ekhiñe Atorrasagasti, Beñat Zarrabeitia eta Nekane Zinkunegi lankideekin. Platoan, Egoitz Askasibar izan dugu gonbidatu gisa eta hortaz gain Jurdan Arretxe, Beñat Zaldua, Jon Olano, Vicent Partal, Albert Mercade eta Nora Miralles kazetarien iritziak bildu ditugu.

GUREAN GAUR: sarrera eta titularrak

2017-10-25

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak uko egin dio Espainiako Senatura joateari. Horrez gain, Kataluniako hedabide publikoek manifestua kaleratu dute, Madrilek 155. Artikulua ezarrita haiek kontrolatzeko egindako mehatxuari erantzunez

GUREAN GAUR Berezia: Manifestazio erraldoia Katalunian Jordien askatasunaren alde eta 155. artikuluaren aurka

2017-10-25

450000 lagun baino gehiago bildu ziren iragan den urriaren 21an Bartzelonan Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen askatasuna eskatzeko. Hortaz gain, 155. artikuluaren aplikazioaren aurkako aldarri gisa baliatu zuten mobilizazioa. Hamaika Telebistak saio berezia osatu zuen manifestazioaren irudiekin, bertatik bertara hartutako adierazpenekin eta egunak emandako guztiarekin.

GUREAN GAUR 14:30

2017-10-25

2017/10/25

Atzo hasi zen Nafarroa Gaur Debatea Hamaika Telebistan. Egoi Irisarri, Ion Orzaiz eta Gorka Bueno gonbidatuekin Nafarroako gaurkotasuna izan zute hizpide;  Gobernuak aurkeztu berri duen turismo kanpaina bereziaz, Euskararen dekretuaz edota Kataluniaz aritu ziren solasean eta hemendik aurrera ere tarte berezia eskainiko zaio Nafarroari, iluntzeko 22etatik aurrera Iruñeko erredakzioan grabatutako Nafarroa Gaur debatean. 

Kiroletan, datorren azaroaren 25an, futbolean, emakumezkoen Euskal Selekzioak Txekiar Errepublikaren aurka jokatuko du Ipuruan. Norgehiagoka honetan, Iñigo Juaristik debuta egingo du taldeko hautatzaile gisa. Zerrenda horretan egon liteken jokalarietako bat Eunate Arraiza da. Athleticeko ezker hegalekoak oztopo guztiak gainditu ditu elitera iristeko. Gorra izanik, zailtasunak biderkatu zaizkio baina aste honetan Espainiako selekzioarekin debuta egin du. Harrobia saioan, bere kasua aztertu genuen GARA egunkariko Ane Urkiri Ansola kazetariarekin batera.

Hauek eta askoz gehiago urriaren 25eko Gurean Gaur albistegian.

 
bannerra

bannerra