Skip to main content

Gurean Gaur

30 bat musikari eta aktoreren lana Katapultaz jaurti eta Gipuzkoa zehar zabalduko dute Katapulta Tour eszenikoen emanaldiak

2018-02-07

Ez da batere erraza musika ala arte eszenikoak afizio dituenarentzat urrats bat gehiago egin eta eszenatokietara igotzeko aukera izatea, eta plataforma honek bultzada hori ematen die musikariei.

GUREAN GAUR: Iruñeko udalak amabilizazio planak sortutako kezkari erantzun die Joxe Abaurrearen bidez

2018-02-07

Iruñeko Udalak abian jarritako amabilizazio planak zeresanak eman ditu asteotan. Izan ere, hiria atseginago egiteko helburua duen planaren aurkako kanpaina egin dute zenbait merkatarik. Joxe Abaurrea Hirigintza zinegotziak adierazi du aldaketa guztiek trantsizio epe bat behar dutela, baina planak onurak ekarriko dituela Iruñeko alde zaharrera. Amabilizazio planaren aurkako kanpainak kutsu politikoa daukala salatu du Abaurreak.

GUREAN GAUR: Bilbon ere, gehiengo sindikalak bat egin du martxoak 8ko greba feministarekin

2018-02-07

Euskal Herriko gehiengo sindikaleko ordezkariek, mugimendu feministako ordezkariekin batera, Bilboko lan delegaritzaren aurrean elkarretaratzea egin zuten martxoaren 8an deituta dagoen grebari babesa eskaintzeko. Bertan, LAB-eko idazkari nagusi den Garbiñe Aranburu eta ELAko berdintasun saileko arduradun den Leire Txakartegiren adierazpenak bildu genituen.

Gurean Gaur: Ikastola ez diren itunpeko eskoletako 9.000 langile baino gehiago grebara joango dira

2018-02-07

Martxoaren 20an greba egitera deitu dituzte ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, hitzarmen kolektiboa aldarrikatzeko. Negoziatzeko “batere borondaterik” ez izatea leporatu diete sindikatuek Kristau Eskola eta AICE patronalei, eta iragan azaroan negoziazio mahai hautsi ondoren, mobilizazioak areagotuko dituztela iragarri dute.

GUREAN GAUR: "Pedagogiak eragin beharko luke, beraz, espazioen eraldaketa; eta ez alderantziz"

2018-02-07

Pedagogia aldatu nahi badugu, espazioak ere aldatu beharko ditugu. Horixe uste du Aitor Axpe arkitekto eta irakasleak, eta horixe azaldu du Oreretako Ikastolan emandako hitzaldian. “Arkitektura hezkuntzan, konfidantzaren pedagogia” izenpetutako liburuaren egile da, Rafael Cristobalekin batera, eta konbentzituta dago iraultza industrialean sortutako eredua iraungita dagoela.

Zinegoak Bilboko gaylesbitrans nazioarteko jaialdiak bere hegoak irekiko ditu otsailaren 19an

2018-02-07

Bi astez Bilboko aretoak berdintasunaren eta errealitate ezberdinak arakustn dituzte pelikulez beteko dira. 135 proiekzio, estreinaldi mundialak,  3,2,1 Zinegoak aurrejaialdia… egitarau zabala, inposatutako arauetatik kanpo bizi diren prestonen zinemari, 15. urtez, ongi etorria emateko.

 
bannerra

bannerra