Skip to main content

Gurean Gaur

GUREAN GAUR: Mari Paz Casanova: Senideentzako zigor bat gehiago da hau"

2018-02-14

Egoi Alberdi euskal preso ohiaren ama den Mari Paz Casanovari 50 eurotako isuna jarri diote Mozal Legearen aplikazioan. Semea espetetik atera zen egunean, Navalcarneroko espetxearen atarian identifikatu egin, ustez "komunikatu gabeko elkarretaratze baten

Espainia zigortuta, tratu txarrak emateagatik eta ez ikertzeagatik

2018-02-13

Espainiak Igor Portu eta Mattin Sarasolari “tratu txarrak” eman zizkien; “tratu ez-gizatiarra” eta “humiliagarria” eman zien ETAko kideei 2008an, atxilotu zituztenean. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aho batez ebatzi du Europako Konbentzioaren 3. artikulua urratu egin zuela, edukiz —tratu txarrak emanda— nahiz prozeduraz —horiek ez ikertuta—; eta Estrasburgoko Auzitegiko hiru magistratu urrunago ere joan dira beren ondorioetan, eta Portu eta Sarasolak jasandakoa “tortura” izan zela ondorioztatu dute.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu du Igor Porturen eta Mattin Sarasolaren torturen auzian

2018-02-13

Estrasburgon, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak aho batez ebatzi du Europako Konbentzioaren 3. artikulua urratu zela, tratu txarrak eman zizkietelako eta horiek ikertu ez zituztelako. 50.000 euro ordaindu beharko dizkie Espainiak Porturi eta Sarasolari, kalte moralengatik; 30.000 Porturi eta 20.000 Sarasolari.

GUREAN GAUR; Nafarroak ere tortura kasuak ikertzeko bideari ekin dio

2018-02-13

EAEan egindako txostenaren antzera, EHUko Kriminologia Institutuak ere Nafarroan 1960tik 2014 urtera bitarte emandako tortura kasuen ikerlana abian jarri du Nafarroako Gobernuak. Madrilek auzitara jo du Foru gobernuaren erabakiaren aurka, baina Barkos lehendakariak berretsi du aurrera jarraituko dutela.

Arrakasta handia izan du Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea biltzen duen erakusketak

2018-02-13

Iruñean bisitatzeko aukera hilabete gehiagoz luzatu eta gero, herriz-herriko ibilbideari ekin dio erakusketak. Lehenengo geldialdia Lizarra izan da.

Gaizka Sarasola: "Epaia pozik hartu dugu, torturarekin amaitzeko aitortza behar delako"

2018-02-13

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiar Estatuaren kontrako epaia kaleratu du Igor Portu eta Mattin Sarasola lesakarren kasuan. Nafarrek aurkeztutako tortura salaketak ez ikertzeaz gain, tribunalaren esanetan, Espainiar Estatuak Europako Giza Eskubideen Hitzarmenaren hirugarren puntua urratu du. Gaizka Sarasolak, Mattinen anaiak, berria "pozik" hartu dutela esan du eta "torturarekin amaitzeko aitortza beharrezkoa da eta auzitegietan egiaztatzea urrats bat da".

 
bannerra

bannerra