Skip to main content

Gurean Gaur

Zinegoak hasi da, nazioarteko gaylesbitrans zinema eta arte eszenikoen 15. jaialdia

2018-02-20

Bilboko Arriagan Antzokian eman diote hasiera Zinegoak  nazioarteko  gaylesbitrans ninema eta arte eszenikoen 15. jaialdiari. Otsailak 19tik Martxoak 4ra bitarte 135 jarduera eta proiekzio desberdin, 33 herrialdetik jasotakoak, Golem eta Bilborock zinema aretoetan aurkeztuko dira.

Oinez Basoa Lesakan, 2015ean erretakoa birlandatzeko

2018-02-19

Iazko Lesakako Nafarroa Oinez eta gero, igandean hasi ziren Oinez Basoa izanen denaren lehenengo birlandaketak egiten. 2015. Urtean erretako eremua birlandatzeko asmoa dute arduradunek, guztira 11.000 zuhaitz izanen dira hamar hektareako azaleran.

Soldata berdintasunaz jarrera oportunista du Jaurlaritzak, sindikatuen ustez

2018-02-19

ELAk uko egin dio soldata berdintasunaren nazioarteko egunaren bezperan Eusko Jaurlaritzako bilerara joateari. ELAren esanetan, Jaurlaritzak "propaganda" egin nahi du emakumeen soldata arrakalaren kontura. Besteak beste, Confebasken parte hartzeagatik uko egin dio ELAk bilerara joateari, Adolfo Muñozen hitzetan. LAB sindikatuak, berriz, adierazi du bileran izango dela. Hala ere, bilera "oportunista" dela esan dute sindikatutik. Eta Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak nabarmendu du gakoa emakumeen mobilizazioan dagoela. Hargatik, martxoaren 8rako deitutako greba feministara begira jarri da.

Ezkabako La Fuga Trail lasterketa bertan behera utzi dute antolatzaileek

2018-02-19

La Fuga Trail lasterketa bertan behera geratu dela jakinarazi dute antolatzaileek. Memoria historikoaren aldeko zenbait erakundek lasterketaren atzean dauden babesleak salatu dituzte; hain zuzen ere, Espainiako Armada, Eliza eta Diario de Navarra egunkaria. Zehazki, memoria historikoarengatik lan gutxi egin duten erakundeak horrelako ekitaldi baten laguntzaile izatea salatu dute.

Motzean / "Gaur irekiko ditu ateak": Egunkariaren itxieraren 15. urteurrena

2018-02-19

Euskaldunon Egunkaria itxi eta zuzendaritzako kideak atxilotu eta torturatu egin zituzten 2003an. ETAko kide izatea leporatu zieten. 7 urte geroago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatutzat eman zuten, eta absolbitu egin zituzten. "Gaur irekiko ditu ateak" dokumentala, ordea, ez da gertaera haien kontakizuna: 1990ean euskarazko lehen egunkaria sortu zutenen testigantzak jasotzen ditu, eta prozesua bera nola izan zen kontatzen du. Itxieraren 15. urteurrenean, gogora ekartzeko moduko lana da.

GUREAN GAUR: Aterabidetik Dispertsiometraia ikus-entzunezkoak harrera ona izan du Katalunian

2018-02-19

Sare Gernikako kideak Reusen, Tarragonan, Lleidan, Bartzelonan eta Gironan egon dira euren proiektua zabaltzen. Espetxe politikaren ondorioak jendarteratu nahi dituen lanak, arreta piztu du Katalunian,

 
bannerra

bannerra