Skip to main content

Gurean Gaur

Arnaldo Otegi: "ETAk bere desagerpenaren inguruan esandakoa oso albiste pozgarria da"

2018-02-22

Gara egunkariak argitaratu duenez, ETA erakundea desagertzetik gertu dago. Horiek horrela, ETA-ko militanteak "gatazka armatuaren zikloari amaiera emateko" txosten bat bozkatzen ari dira. Erabakia, uda aurretik espero da. Albistearen aurrean, EH Bilduko koordinatzaile nagusi den Arnaldo Otegirentzat "ETAk bere desagerpenaren inguruan esandakoa oso albiste pozgarria da": Norabide horretan, "Ezker independentistak herri honi gauzak ondo joateko lanean jarraituko duela" nabarmendu du.

Egunkaria, 15 urte itxita baina ez hilda

2018-02-20

15 urte dira gaur Euskaldunon Egunkaria itxi zutela. Euskarazko egunkari nazional bakarra jomugan jarri zuten, eta harekin batera, komunitate oso bat. Gaurkoan, euskalgintzak hitzordua izan du Martin Ugalde Parkean, eta babesa adierazi dio, berriz ere, Egunkariaren bueltako jendeari. Katea ez da eten.

Bilbo hiri "segurua" da, 2017an delituek gora egin arren

2018-02-20

2017an gora egin du erregistratutako delitu kopuruak Bilbon, Ertzaintzako, Udaltzaingoko eta Bilboko Udaleko arduradunek aurkeztu duten balantzearen arabera. Delituen kopurua aurreko urtekoaren antzekoa da, % 1,8 egin du gora. Tomas del Hierro Segurtasun zinegotziaren hitzetan, hala ere, hiri segurua da Bilbo.

Sindikatuak kritiko, Eusko Jaurlaritzak soldata berdintasunaz duen jarrera interesatuarekin

2018-02-20

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiza Sailak, bilkurara deitu ditu ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak eta Confebask patronala, asteazkenerako, soldata berdintasunaren aldeko nazioarteko egunaren bezperarako. ELAk uko egin dio joateari, eta salatu du Jaurlaritzak «propaganda» egin nahi duela andreen soldata arrakalaren kontura. Zehazki, salatu du patronalak «beto eskubidea» izango duela hartutako erabakien gain. LABek badu bilkuran parte hartzeko asmoa, nahiz eta bilera "oportunista" dela esan duen Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak.

Egunkaria, 15 urte itxita baina ez hilda

2018-02-20

15 urte dira gaur Euskaldunon Egunkaria itxi zutela. Euskarazko egunkari nazional bakarra jomugan jarri zuten, eta harekin batera, komunitate oso bat. Gaurkoan, euskalgintzak hitzordua izan du Martin Ugalde Parkean, eta babesa adierazi dio, berriz ere, Egunkariaren bueltako jendeari. Katea ez da eten.

'Egunkaria' itxi eta 15 urtera, euskal komunitatearen aurrerabideaz gogoeta

2018-02-20

Katea ez dela eten, horixe izan da Euskaldunon Egunkaria itxi zuteneko 15. Urtemugan, Berriako lehendakari Beatriz Zabalondok nabarmendu duen ideia. Euskarazko egunkari nazional bakarra jomugan jarri zuten orduan, eta harekin batera, komunitate oso bat. Hain justu, gaurkoan, euskalgintzak zita izan du Martin Ugalde Parkean. Ba euskal komunitateak aurrera egiteko behar dituen tresnez gogoeta egin dute, besteak beste, Joan Mari Torrealdaik eta Iñaki Uriak.

 
bannerra

bannerra