Skip to main content

Gurean Gaur

GUREAN GAUR: errepresioaren aurrean, hauteskundeetarako zerrenda bateratuaren indartzen ari da Katalunian

2017-11-03

Aurreikuspenik txarrenak bete ziren atzo Madrilen Kataluniako Gobernu legitimoko lehendakariordea eta zazpi kontseilariak kartzelara bidaltzeko Auzitegi Nazionaleko Lamela epaile instruktoreak hartutako erabakiarekin.  Edonola ere, ez dirudi prozesu katalana etetea lortuko dutenik, abenduaren 21eko hauteskundeei begira, zerrenda bateratua osatzeko asmoa agertu dutelako PDeCATek eta ERCk. Ezin da ahaztu alderdi eta mugimenduak legez kanpo uzteko mehatxua ere mahai gainean dagoela, alderdi espainiarrek CUP bera jarri dute jomugan.

GUREAN GAUR: lerroburuak. Generalitateko zortzi kontseilari, espetxera

2017-11-02

2017/11/02

Baldintzarik gabeko espetxeratzea agindu die Carmen Lamela epaileak gaur goizean Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu duten Oriol Junqueras presidenteorde eta Generalitateko zazpi kontseilariei.

Errepublikaren aldarrikapenaren bezperan dimititu zuen Santi Vila kontseilaria, aldiz, aske utzi du, 50.000 euroko bermea ordainduta.

GUREAN GAUR (lerroburuak): Generalitateko kontseilarientzat espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak

2017-11-02

Generalitateko kontseilariek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzen aritu dira goizean. Carles Puigdemont eta beste lau kontseilari ez dira bertaratu. Fiskaltzak ere egin du eskaera jada: Santi Vilaz gainerako kontseilariak giltzapetzeko eskatu du fiskalak, orain epaileak erabakiko du. Vilari bermea jartzeko eskatu du, 50.000 eurokoa, zehazki. Legebiltzarreko mahaiko kideak Auzitegi Gorenera zeuden deituta, baina epaileak atzeratu egin du haiei deklarazioa hartzeko eguna: hilaren 9an egingo dute.

GUREAN GAUR 14:30 lerroburuak

2017-10-30

2017/10/30

155.ari ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea izango da leloa, larunbatean Bilboko Casillatik abiatuko den manifestazioak buruan eramango duen leloa.

GUREAN GAUR: KATALUNIAK ERREPUBLIKA ALDARRIKATU OSTEKO LEHEN LAN EGUNA

2017-10-30

2017/10/30

Kataluniak errepublika aldarrikatu osteko lehen lan eguna da gaurkoa. Carles Puigdemont ez da Generalitateko sarrera nagusitik sartu, baina Instagramera igo duen argazkiaren arabera, goizean bertan zegoela iradoki du. Edonola ere, eguerdian jakin dugu Bruselara joan dela Puigdemont. Carme Forcadell parlamenteko presidentea joan da legebiltzarrera, eta ganbera desegitea izan da egin dueña. Gogora ekarri behar da, Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak ostiralean desegin zuela parlamentua, bozetara deitzeko. Abenduaren 21ean izango direla jakinarazi zuen.

GUREAN GAUR: lerroburuak

bannerra

bannerra