Skip to main content

Gurean Gaur

Independentistak bozetara, programa bateratua eta zerrenda ezberdinekin

2017-11-07

Kataluniako abenduaren 21eko bozetara koalizioak aurkezteko azken eguna gaur da eta, antza, alderdi independentistek programa bateratuarekin, baina zerrenda ezberdinetan, aurkeztuko dute euren burua.

Bien bitartean, Intersindical sindikatuaren biharko greba orokorrerako deialdia, ahulduta geratu da, gehiengo sindikalak parte hartuko ez duela iragarri ondoren.

Gurean gaur, berriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskararen Plan Gidaria hizpide dugu, izan ere, NUPeko euskara taldeak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, sindikatu eta euskalgintzako kideekin batera, euskal ikasleen eskubideak bermatzen ez dituela salatu dute, eta lotsagarri jo dute.

Puigdemont eta kontseilariak kautelapean aske daude eta azaroaren 17an deklaratuko dute

2017-11-06

Belgikako justiziak Carles Puigdemont Presidentea eta harekin dauden 4 kontseilariak aske utzi zituen bart gauean, kautelazko neurriak jarrita. Azaroaren 17an joan beharko dute berriz epailearen aurrera, eta orduan erabakiko du epaileak Auzitegi Nazionalaren euroaginduari nola erantzun.

Puigdemont kautelapean aske da eta azaroaren 17an deklaratuko du

2017-11-06

Belgikako justiziak Carles Puigdemont Presidentea eta harekin dauden 4 kontseilariak aske utzi zituen bart gauean, kautelazko neurriak jarrita. Azaroaren 17an joan beharko dute berriz epailearen aurrera, eta orduan erabakiko du epaileak Auzitegi Nazionalaren euroaginduari nola erantzun.

Katalunian gertatzen ari denaren aurrean Podemos alderdiak duen jarreragatik, dimisioa eman du, hain justu, Albano Dante Fachin Podem Catalunyako idazkari nagusiak.

Horrez gain, gaurkoan albiste da, nazioarte mailan, ihes fiskalarekin lotutako eskandalu berri bat ere: Paradise Papers delakoak argitara ekarri dituzte, eta elite ekonomiko eta politikoa zipristinduko duen informazioa aireratu dute. Gai horiei eta beste zenbaiti begira jarri gara gaurko lerroburuetan.

Puigdemont, aske eta azaroaren 17an deklaratzera

2017-11-06

Belgikako justiziak Carles Puigdemont Presidentea eta harekin dauden 4 kontseilariak aske utzi zituen bart gauean, kautelazko neurriak jarrita. Azaroaren 17an joan beharko dira berriz epailearen aurrera, eta orduan erabakiko du epaileak Auzitegi Nazionalaren euroaginduari nola erantzun.
Bestalde, gaurkoan albiste da, nazioarte mailan, ihes fiskalarekin lotutako eskandalu berri bat: “Paradise Papers” ala “Paradisuko Paperak”, argitara ekarri dituzte, eta elite ekonomiko eta politikoa zipristinduko duen informazioa aireratu.

GUREAN GAUR BEREZIA: 21000 lagunetik gora parte hartu dute herri galdeketetan

2017-11-06

Gure Esku Dagok antolatuta, estatus politikoaren inguruko kontsultek hitzordu berri bat izan dute azaroaren 5ean. Kasu honetan, 13 herritan gauzatu dituzte, euren artean Erandio, Getxo edo Galdakao, eta 21027 lagunek parte hartu dute. Euren artean, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Unai Iturriaga idazlea, Jone Uria bertsolaria, Paul Rios abokatua, Koikili Lertxundi Athletic-eko jokalari ohia edo Begoña Errazti EA-ko presidentea izandakoa.

GUREAN GAUR BEREZIA: Milaka lagun 155 artikuluaren aurka Bilbon

2017-11-06

44000 pertsonek parte hartu zuten euripean egindako mobilizazioan. Alderdi politiko ezberdinek, gehiengo sindikalak eta eragile sozial ugarik deitutako manifestazioan, 155. artikuluaren aplikazioa arbuiatu, espetxeratzeak salatu eta Kataluniako herriari elkartasuna adierazi zioten.

 
bannerra

bannerra