Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Gazte batek begia galdu du Prat aireportuan egindako kargetan jasotako pilotakada baten ondorioz

2019-10-15
Ospitaletik ziurtatu dutenez, begia lehertu egin zioten gazteari, eta zauri hori bateragarria izango litzateke poliziaren pilotakada batekin. Kontua da Kataluniako Parlamentak debekatu egin zuela halako pilotak erabiltzea. Polizia espainiarrak, ordea, debeku horrek Eskuadra Mossoei bakarrik eragiten dietela adierazi du.
Iruñeko alkatearen heriotza eskatu dute Nafarroako Unibertsitatearen twitter kontutik

2019-10-15
Twitter sare sozialean Nafarroako Unibertsitate Publikoak duen kontua hackeatu egin dute. Kontua, Enrique Maya Iruñeako alkatearen heriotza eskatzeko erabili dute.
Altsasu, hiru urte: 'Bide gogorra izan da, baina aberasgarria'

2019-10-15
Hiru urte betetzen dira gaur Altsasuko auzia eragin zuten gertakariak jazo zirenetik. Antxon Ramirez de Alda eta Aritz Leoz Hamaika Telebistarekin hizketan egon dira.
"Errelato nazionalen arteko talka dago"

2019-10-15
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiaren ostean, hainbat izan dira sortutako erreakzioak eta deitutako manifestazioak. Hamaika Telebistan, analisirako tartea zabaldu dugu eta, besteak, beste, Ion Ansaren iritzia bildu dugu.
Skolae martxan jartzeko leku "ezin hobea" da EAE Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskolako kideen arabera

2019-10-15
Sexu hezkuntza txiki-txikitatik eta modu integralean lantzen duen proiektuari alde onak baino ez dizkiote ikusten. Euskal Autonomia Erkidegoan sexu heziketa, curriculum ofizialean dago eta ez du sortzen kontrakotasun nabarmenik. Hala ere, sexologo hauen arabera Zuzendariak, orientatzaileak edo irakasleek kezka dutenean edo gaia begirunez ikusten duten kasuetan bakarrik egiten da zerbait eta normalean, arazo bat dagoenean hartzen dira neurriak. Nabarmendu dute inozentzia dagoela, tabua, lotsa... baina ez dagoela kontrako jarrerarik.
"Ekintza-errepresioa eskemak Kataluniako demokraten posizioa indartzen du"

2019-10-15
Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epai gogorrak mobilizazio ugari eragin ditu. Horien harira, Egoitz Askasibar irakaslearen analisia jaso dugu. Bere iritziz, egungo egoerak, Kataluniako subiranisten posizioa indartzen du, alderdi politikoen arteko talken gainetik.
 
bannerra

bannerra