Skip to main content

Gurean Gaur

Kataluniako Diadaren ekitaldi nagusia

2017-09-11

Ehunka milaka herritarrek hartu dute parte Kataluniako Diada dela eta Bartzelonan deitutako mobilizazioan. Urriaren 1ean egitekoa den independentziaren inguruko herri galdeketa hauspotzeko ekimena izan da. ANC-ko presidente den Jordi Sanchezek "irrien iraultza" bezala definitu du Katalunian gertatzen ari dena. Ekitaldi osoa bertan ikusgai.

Gurean Gaur Berezia Bartzelonatik: Diada, lore eskaintza eta adierazpenak

2017-09-11

Hamaika Telebista 2017ko Diada-ren jarraipen berezia egiten ari da. Bartzelonatik bertatik, albistegi bereziak osatu ditugu, giroa, elkarrizketak eta adierazpenak jasoz. Lore eskaintza ekitaldian, hainbat politikarekin egoteko aukera izan dute gure lankideek.

Gurean Gaur albistegia: irailak 11

2017-09-11

Bartzelonatik ari gara, Kataluniako Diada egunean jarraipen berezia egiten. Lore eskaintza, politikarien adierazpenak eta askoz gehiago irailaren 11ko Gurean Gaur albistegian.

Gurean Gaur Uda: Onartu dute Katalunian erreferenduma egiteko legea

2017-09-07

Aurrera darrai Kataluniako prozesuak, bertako parlamentuak herri kontsulta egiteko legea gehiengo osoz onartu ondoren gobernuko kide guztiek sinatu zuen. Egoerak, zalaparta politiko handia sortu du Espainiar Estatuan.

Gurean Gaur albistegia: irailak 6

2017-09-06

Datorren irailaren 16an, Kataluniari eta urriaren 1eko erreferendumari babesa adierazteko xedearekin, mobilizazioa deitu du Gure Esku Dago dinamikak.

Sare plataformak, bere aldetik, datozen hilabeteetarako bide orriaren oinarriak aurkeztu ditu. Landu beharreko oinarrizko hainbat printzipio eta helburu azaldu ditu eta euskal gizartearen aurrean konpromisoa hartu du presoen egoerari buruzko txostenak landu eta publikatzeko.

Eta kiroletan, Urrutikoetxeak eta Larunbek irabazi dute Lekeitioko San Antolinetako Txapelketako finala.

Hauek eta askoz gehiago irailaren 6ko Gurean Gaur albistegian, ez galdu! 

 

Gurean Gaur albistegia: irailak 5

2017-09-06

Bilera egin dute gaur Bilbon Eh Bilduk eta La Navaleko langileen Ordezkaritza Batzordeak, ontziolaren egoerari konponbidea bilatzeko asmoz.

Petronorrera zihoan kamioi bat irauli eta bi tona koke isuri ditu Muskizko Arena hondartzatik gertu.

Eta nazoartean, historian lehen aldiz su-etena sinatu dute ELN Nazioa Askatzeko Armadak eta Kolonbiako Gobernuak. Quiton egin dute ekitaldia, eta funtsezko helburu bat jasotzen du dokumentuak: “herritarren egoera humanitarioa hobetzea”.

Hauek eta askoz gehiago Gurean Gaur saioan.

 

 
bannerra