Skip to main content

Gurean Gaur

GUREAN GAUR 20:30 (2017/10/05)

2017-10-09

GUREAN GAUR 20:30 (2017/10/05)

Gurean Gaur albistegia: urriak 6 eguerdikoa

2017-10-06

Bartzelonako Udalak polizien indarkeriagatik zauritutakoei babesa eskaintzeko zerbitzua jarri du martxan. Gomazko pilota batekin begia galdu duen mutilagatik agerraldia egin zuten atzo, eta Bartzelonako Udalak erabaki du akusazio partikular gisa aurkeztuko dela hark jarritako salaketaren kasuan.

Nafarroan, gaur aurkeztu dute Kataluniako herriaren borondate demokratikoaren aldeko aldarria egiten duen eta poliziak eta estatuak erakutsitako bortizkeria gaitzesten duen manifestua. Sinatzaileen artean Nafarroako kultur eta gizarte arloetako pertsonaiak daude, eta dei egin dute ostiral honetan Iruñeko PPren egoitzan eta urriaren 12an Gaztelu Plazan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera. 

Hauek eta askoz gehiago urriaren 6ko Gurean Gaur albistegian.

Gurean Gaur albistegia: urriak 4

2017-10-05

Gasteizko 44 urteko emakume bat erail dute Miranda de Ebron. Auto baten barruan topatu zuten atzo goizean bere gorpua, indarkeria zantzu nabarmenekin. Arratsaldean bere bikotekide ohia atxilotu zuten Gasteizen, emakumea hiltzea leporatuta. Azken hiru asteetan indarkeria matxistagatik Euskal Herrian erailtzen duten hirugarren emakumea da.

Gaur aurkeztu dute Basque Ultra Trail Series-en azken lasterketa, Donostia eta Bilbo lotuko dituena, 140km-ko luzeera eta 16.600 metroko desnibelarekin. Irteera ostiralean izango da Alderdi Eder parketik eta helmuga igandean, Bilboko Areatzan. 150 ultra-korrikalariek parte hartu dute lehen aldiz egiten den trail lasterketa gogor honetan.

Hauek eta askoz gehiago, urriaren 4ko Gurean Gaur albistegian.

Gurean Gaur +: lehenengo saioa

2017-10-05

Gurean Gaur Berezia estreinatu dugu! Kataluniari buruz aritu gara lehenengo saioan, horretarako ondorengoak izan ditugu gonbidatu: Zelai Nikolas (Gure Esku Dago), Patxi Gaztelumendi (Kazetaria), Asier Blas (Unibertsitate irakaslea) eta Jasone Agirre (EH Bilduko legebiltzarkidea).

Gurean Gaur albistegia: urriak 2 gauekoa

2017-10-03

Atzoko eguneko gertakariek erreakzio kate luzea eragin zuten, baita Espainiako alderdien artean ere. Mariano Rajoyk iluntzean egin zuen agerraldia. Autodeterminazio erreferenduma egon izana ukatu eta zuzenbide estatuaren sendotasuna defendatu zuen. Pedro Sanchezek poliziaren jarrera salatu zuen arren, ‘sezesionistek’ elkarbizitza hankaz gora jarri dutela adierazi zuen. Bestalde, Pablo Iglesiasek, estatu krisia aipatu eta PPren estrategia kritikatu zuen, indarkeriaren erabilera gaitzetsiz. Albert Riverak erreferendumaren aurkako katalanak izan zituen gogoan.

Hauek eta askoz gehiago urriaren 2ko gaueko albistegian.

 
bannerra