Skip to main content

Gurean Gaur

Garbiñe Espejo: "Gobernuek pauso bat gehiago eman behar dute egoera honek enpleguan izango duen inpaktoa gutxiesteko”

2020-03-24
Covid 19 gaitzak sortutako izurritearen ondorioei buruz hitz egiteko, CCOO Euskadiko Garbiñe Espejo elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Aldi baterako lan erregulazio txostenak, patronalen jarrera, Lakua zein Madrileko gobernuak hartutako neurriak edo ezinbestekoak ez diren jardueren itxiera edo mantentzearen inguruan mintzatu gara.
841 milioiko talka-plana iragarri du Lehendakariak

2020-03-24
Iñigo Urkullu lehendakariak 841 milioiko banaketa iragarri du osasun, familia eta enpresentzako talka-plan batean. Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bilera egin du bideokonferentziaz, eta bertan onartu dituzten neurri ekonomiko eta sozialen berri eman du lehendakariak Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera.
Aratz Estonba (AKAB): “Poliziak duen interpretazio tarte handitik sortzen da inpunitatea”

2020-03-24
Legeari dagokionez hau ziurgabetasun handiko egoera dela azaldu du Aratz Estonba Askatasunaren Kolektiboetako Abokatuak, eta horrek poliziari interpretazio tarte handia ematen diola. Azken egunetako polizia indarren “gehiegikerien” inguruko analisia egin du.
Udaberriaren etorrera artearen prespektibatik

2020-03-23
Martxoaren 20an heldu zen hasi udaberria. Etxean gaude gu, baina naturak segi dio bere bideari. Parkeak eta lorategiak loratu dira eta txoriak dira kantari. Urtero dator udaberriaren aroa artean ere loratuz.
Konfinamendu-neurriak gogortuko dituzte Frantziako Estatuan

2020-03-24
Edouard Philipek, Frantziako lehen Minsitroak, konfinamendu-neurriak zorroztuko direla iragarri zuen atzo gauean Pariseko Matignon jauregitik egindako prentsaurrekoan. Konfinamendu nazionala zuhurki betetzeko iragarri ditu neurriak. Argitu duenez, aurretik hartutakoak gogortuko dituzte baina, momentuz, ez dute hauek handitzea erabaki.
Laguntza.eus webgunea sortu dute Araban boluntarioen sarea ehuntzeko

2020-03-24
Alvaro Trapero eta Alexander Pereda sortzaileek Arabako mapa interaktiboa sortu dute laguntza-ekimenen berri emateko, eta ondoren, sare sozialetan zabalkundea egiten dute. Laguntza.eus orrialdean bakoitzak bere ekimen solidarioa gehitu dezake mapara, eta gainerako boluntarioen kontaktuak ere eskuragarri daude.