Skip to main content

Gurean Gaur

Minutu batean: Osasuna auzia

2020-01-20
Auzia Bizkai gerenteak Ligaren egoitzan egindako deklarazio baten ostean piztu zen. Bizkai 24 urtez taldeko kudeatzaile izan zen, eta haren kontra, Artxankok berak, salaketa jarri du sinadura faltsutzeagatik. Kausa hau bera ere, auzian bertan aztertua izango da
Hamaika urteko kartzela zigorra eskatzen du Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak Traperorentzat

2020-01-20
Hasi da Espainiako Auzitegi Gorenean Kataluniako Mossoek 2017ko urriaren 1eko erreferendumean izan zuten jokabidea zigortzeko epaiketa. Josep Lluis Trapero Mossoen buru ohia, Pere Soler Mossoen zuzendari ohia eta Cesar Puig Kataluniako Barne Ministerioko idazkari nagusi ohia dira akusatuak.
"Kargatzen" izeneko prozesu eratzailea aurkeztu du ikasle talde batek Donostian

2020-01-20
Antolatzeko eta borrokatzeko forma berriak mahaigaineratzeko eragile berria sortuko du prozesua ikasle talde batek. Euskal Herrian egungo hezkuntza sistema zalantzan jarri eta sistema propio baten alde borrokan jarraitzeko, ezinbestekotzat jo dute ikasle subjektu berri bat sortzea.
Irudia berrituta doa BasqueTour 2020ko Fitur azokara

2020-01-20
Eusko Jaurlaritzako Turismo sailak eta BasqueTour Turismoaren euskal agentziak Madrilen ospatuko den Fitur Nazioarteko turismo azokara eramango dituzten berritasunak aurkeztu dituzte. Sektoreko azoka nagusietako bat da Fitur eta milaka pertsona biltzeaz gain, 10.000 enpresa izango dira urtarrilaren 22tik 26ra Madrileko IFEMA gunean.
Libiako su-etena eta arma-blokeoa aurrera eramateko akordioa adostu dute

2020-01-20
Krisiari irtenbidea emateko prozesu politikoa libiarrek zuzendu eta kontrolatu behar dutela adierazi dute. Gainera, Libiaren batasuna, lurraldetasuna eta subiranotasun nazionala mantentzeko beharra azpimarratu dute hitzartutako agirian.
Seed Capitalek 4,2 milioi euroko inbertsioa egin du 2019an

2020-01-20
Bizkaiko Foru Aldundiaren hazi-kapitaleko sozietateak 53 enpresa lagundu ditu bere funtsen bidez. Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko diputatuak eta Oscar Ugarte Seed Capitaleko zuzendariak jakitera eman dute sozietatearen 2019ko balantzea eta inbertsioaren arloko “maximo historikoa” azpimarratu dute.
 
bannerra

bannerra