Skip to main content

Gurean Gaur

Elkarrekin Podemos taldeko kideak Deustuko erriberara hurbildu dira auzokideen protestak jasotzeko

2019-04-03
Helburua izan da urteetan auzokideek izan dituzten protestak bildu eta ondoren Udaletxera eramatea. Iraganaz, orainaz eta Zorrozaurreren etorkizunaz hitz egin nahi dutela adierazi dute, Bilbo hobe eta inklusiboago bat eraikitzeko asmotan. Salatu nahi izan dute auzoan urteetan zehar egin den industria espoliazioa. Industria ondarea babestua izan behar dela azaldu dute, babestua, zaindua eta errespetatua. Artiach lantegiaren eraikina da egoera kaxkarrean dauden eraikinetako bat, adibidez. Hauek babesteko lege proposamenari egin diote emendakina.
Ezezkoa nagusi berriro ere Westminsterren

2019-04-02
Parlamentu britainiarrak berriro ere baztertu egin ditu Brexita gauzatzeko parlamentariek egindako proposamenak. 10 egun geratzen dira akordioan onartzeko epea amaitzeko, baina Westminsterren ez dira erabaki bat hartzeko gai izan. Apirilaren 12a baino lehen onartu behar du parlamentu britainiarrak akordioren bat, maiatzaren 22an Batasunetik akordio batekin irteteko. Bestela inolako akordiorik gabe irten beharko lukete apirilaren 12an, Bruselak ez badio Londresi beste prorroga bat ematen behintzat. Orain arte, ordea, parlamentuak ez du onartu Theresa Mayren akordioa ezta beste 8 proposamenak ere.
Sanfermines 78 Gogoan elkartearen ‘Argazkiak Lekuko. Memoria gráfica contra la impunidad’ erakusketa inauguratu dute

2019-04-02
Sanfermines 78 Gogoan elkartearen ‘Argazkiak Lekuko. Memoria gráfica contra la impunidad’ erakusketa inauguratu dute Nafarroako Parlamentuan. Bilduma honek 41 urtez egindako salaketa publikoak laburbiltzen ditu.
Langabeziak behera egin du, batez beste, Hego Euskal Herrian

2019-04-02
Orotara datu erabat positiboak enpleguaren ingurukoak Hego Euskal Herrian. Pasa den urtearekin alderatuta, langabezia tasa %0,3a egin du behera, eta otsailarekin alderatuta, martxoan 2.057 langabetu gutxiago daude. Lurraldeka begiratuz, urteotako tendentzia errepikatzen da, non %11,26-ko langabezi tasaren azpitik Gipuzkoa eta Nafarroa dauden, %9,4 eta %10,6rekin, eta, batez bestearen gainetik Araba eta Bizkaia dauden %12,3 eta %12,4rekin, hurrenez hurren. Aipagarria da, hiriburuen arteko aldea, non Donostin, adibidez, langabezi tasa %8,5ekoa den eta, Bilbo baten, ia %14koa.
Bilbo urdinez jantzi du Apnabik, autismoaz kontzientziatzeko

2019-04-02
Autismoaz kontzientziatzeko nazioarteko eguna dela eta Apnabi-Autismo Bizkaia elkarteak urdinez jantzi du Bilboko Areatza. Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) pairatzen dituztenentzat eta familientzat jai bat antolatu du elkarteak, AENdun pertsonak eta euren senideak dantzan eta jolasean ibili dira goizean zehar. Gaiaren inguruko kontzientziazioa landu nahi izan dute gizartean eta, bide batez, autismodun pertsonak gizarteratzen lagundu.
Koldo Martinezek CAN ikerketa batzordearen ondorioak azaldu ditu

2019-04-02
Koldo Martinezek, CAN auziaren inguruan Nafarroako Kutxako batzordeko zortzi kide ohiek Diario de Navarra kazetan argitaratutako idatzia erantzuteko agerraldia egin du. Martinezek kutxa publikoko agintari izandakoei gezurra eta ikerketa batzordearen ondorioen txostena irakurri ez izana leporatu die.
 
bannerra

bannerra