Skip to main content

Gurean Gaur

Gaizka Garitanok Athletic-ekin zuen kontratua luzatu du

2019-04-04
Deriokoak lan bikaina egin du lehen taldeko ardura zuenetik. Lau hilabetetan, Garitanok aurpegia aldatu dio Athletic-i eta, une honetan, lehoiak Txapeldunen Ligako postuetatik gertu daude. Orotara, 48 puntutatik, bizkaitarrek 32 lortu dituzte. Ondorioz, deriokoak zale eta jokalarien begirunea eskuratu du. Garitanok, 2020ko ekainaren 30a bitartean sinatu du.
"Soinujolearen semeak" irekiko du 17.Giza Eskubideen Zinemaldia

2019-04-04
Soinujolearen semea izango da Giza Eskubideen 17. Zinemaldiari hasiera emango dion filma. Fernardo Bernuesek zuzendutako filma apirilaren 5ean ikusiko da Victoria Eugenia Antzokian arratsaldeko 19:30tan. Bernardo Atxagaren eleberrian oinarrituta, filmak bi lagunen arteko harremana hartzen du hausnarketa-gai, atzean euskal gatazkaren itzala duela.
Juan Sebastian Elkano omenduko dute V.mendeurrenaren harira uztailaren 6an eta 7an

2019-04-04
Nabigazioaren sektoreak Juan Sebastian Elkanok egindako espedizioaren bosgarren mendeurrenaren harira omenaldia egingo dio euskal kostaldean uztailaren 6an eta 7an. Elkanoren Zeruertza izena duen ekimenak lau ontzidiak elkartuko ditu (merkataritzakoa, arrantzakoa, armadakoa eta kiroletakoa).
Polizia frantsesak kontrol arrazistak eta itzulketa ilegalak egiten jarraitzen duela salatu dute

2019-04-04
Polizia frantsesak «kontrol arrazistak eta itzulketa ilegalak» egiten jarraitzen duela salatu dute. Irungo Harrera Sareak, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiaren ondoren ere, «itzulketa ilegalek jarraitu egiten dutela» salatu du. Zentzu horretan, adin txikikoen eta turisten itzulketak nabarmendu ditu. Harrera Sareak dokumentatzen duen kasuetako bat Abdelena da, adin txikikoa da eta benetan 16 urte dituela egiaztatzen duen agiria dauka. Abdel Afrika beltzetik dator eta espainiar Estatura iritsi zenean adin nagusiko bezala erregistratu zuten, nahiz eta jaiotza agiria eduki eta bertan jarri 16 urte dituela.
Korrikaren 21. edizioa hasi da Garesen!

2019-04-04
Korrikaren 21. edizioa Garesetik abiatu da, jende andanaren artean. Hamaika egunez Euskal Herri osoan zehar euskararen erabilera sustatu eta gero, lekukoa Gasteizera helduko da, amaiera ekitaldia egiteko. Egin KLIKA euskararen alde!
Binakako pilota Txapelketako finalerako material aukeraketa izan da gaur

2019-04-04
Elezkano II eta Rezusta eta Irribarria eta Zabaleta arituko dira norgehiagoka. Momentu honetako sentsazioez hitz egin dute prentsaurrekoan. Lau finalistak gustura agertu dira saskian aurkitutako pilotekin eta nahikoa material antzekoa aukeratu dutela esan dute. Bi bikoteak bat etorri dira saskian zeuden pilota guztiak antzekoak zirela nabarmentzerakoan. Hori horrela erabiliko duten estrategiaz aritu dira pilotariak. Gustura daude fisikoki eta lehiarako prest. Ezustean pasa behar izan dute Eusko Jaurlaritzak bidalitako dopinaren aurkako kontrola saioa amaitutakoan. Txapelketa guztian orain arte egin den era honetako kontrol bakarra izan da.
 
bannerra

bannerra