Skip to main content

Gurean Gaur

Bihar zortzi lehiatuko da Anaitasunan Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala

2019-03-15
Martxoaren 23an izango da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian. Izena eman zuten 30 bertsolarietatik, 24 iritsi ziren Tuteran abiatu zen hasierako fasera eta zortzi izango dira finalista. Antolakuntzak emakumerik egon ez izateak Nafarroako bertsolaritzaren errealitatea islatzen ez duela azpimarratu du, eta gazteriaren presentzia goraipatu du.
1972ko Bloody Sunday sarraskiko soldadu bat auziperatu du Ipar Irlandako fiskaltzak

2019-03-15
1972ko urtarrilaren 30ean Ipar Irlandako Eskubide Zibilen Aldeko erakundeak manifestazioa deitu zuen epaiketarik gabeko ustezko IRAko kideen espetxeratzeak salatzeko. 47 urte geroago, atzokoan, Ipar Irlandako fiskaltzak egun horretan tiro egin ondoren hainbat pertsona erail zituzten soldaduetako bat auziperatuko zuela jakinarazi zuen.
49 pertsona hil dituzte Zelanda Berria 2 mezkiten aurkako eraso islamofoboan

2019-03-15
- 49 pertsona hil eta beste 20 zauritu dituzte Zelanda Berriko bi mezkiten aurka izandako erasoetan. Atentatuak sumindura eta haserrea eragin ditu, are gehiago, erasotzaileetako batek Facebook bidez zuzenean emititu duela jakitean. Komunitate musulmandarra beldurtzeko ekintza ultraeskuindarra izan dela zehaztu dute hainbat iturrik. Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu.
Luzatu egingo dute gazteentzako Harrapazank programarako izena emateko epea

2019-03-15
Honen bidez, lantegi berriak prestatzeko aukera izango dute antolatzaileek eta bilboko gazte gehiagorengana heltzeko parada. Aurten, Harrapazank programak hainbat lantegi eskaintzen ditu: fantasiazko makillajea, irratia, Hennazko tatuajea edo arropa pertsonalizatzea. Helburua da gazteek aisialdian euskara erabil dezaten sustatu eta motibatzea eta horretarako hiru partetan banatzen da programa: Urban tailerrak, gamer gelak pil-pilean dagoen ekintzari euskara gehitzeko eta azkenik harrapazank eszena talentu lehiaketa. Bilboko gazteek hainbat arlotan beren trebezia erakuts dezakete. Kastingaren aurretik irakasle profesionalekin izango dituzte entseguak eta, aurrera pasatzen direnek baita masterclassak ere. Finala Bilborocken izango da ekainaren 21 eta 22an.
Preso politikoen eskubideak aldarrikatu dituzte sindikatuek Bilbon

2019-03-15
Orain Presoak dinamikaren lekukoa hartuta hamar sindikatuk elkarretaratzea egin dute, hirugarrenez, Espainiako Gobernuaren bilboko delagaritzaren aurrean. Preso gaixoen askatzea, Euskal Presoen gradu progresioa eta dispertsioaren amaiera aldarrikatu dituzte eta herritarrak Nizubi ekimenean parte hartzera deitu dituzte.
LAB sindikatuak berdintasun plan errealen beharra aldarrikatu du

2019-03-14
LAB sindikatuak nabarmendu du eredu sindikal feminista garatzeko baldintza hobeak sortu direla martxoaren 8ko grebaren arrakastaren ondorioz. Azaldu dute indar berrituta daudela langileek pairatzen duten prekarietateari aurre egiteko, borroka sindikalak pizten jarraitzeko eta instituzioei bestelako politika publikoak eskatzeko; Lantoki guztiek berdintasun plan erreal bat edukitzea eta instituzio eta alderdi publikoek politika feministak martxan jartzea diskriminazioarekin amaitzeko.
 
bannerra

bannerra