Skip to main content

Gurean Gaur

Nafarroako Parlamentuak eskuin muturreko biktimen aitortzarako lege berria onartu du

2019-02-14
Nafarroako Parlamentuak gaurko bilkuran eskuin muturreko taldeen edo funtzionario publikoen jazarpenaren biktimak erreparazio eta aitortzarako Foru Lege proposamena onartu du. Izaera administratiboa du lege proposamenak eta helburua eskuin muturreko taldeen edo funtzionario publikoen indarkeriazko jardunak eragindako biktimen errekonozimendua eta erreparazioa sustatzea da.
Elkarretaratzea egin dute pobrezia eta murrizketen aurka

2019-02-14
Elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko delegaritzaren aurrean pobrezia eta murrizketen aurka. Gaur goizean aurkeztu da diru-sarrera bermatzeko errentaren proiektua bozketara. Bizkaiko kolektibo sozial desberdinak batu dira gaur Gobernuaren egoitzaren aurrean. 4 komun jarri dituzte lurrean eta han eseri dira, adierazteko “barruko arropan” uzten diela neurriek. Horren bidetik, lemak esaten du “pobrezia eta murrizketak kaka bat" direla. Honekin azaldu nahi izan dute 213.000 pertsonek pobrezia atalazearen behetik kobratzen dutela pentsioa, hilean 900 euro baino gutxiago. Salatu nahi izan dute Euskal Autonomia Erkidegoan inor ezin dela egon egoera horretan diru sarrera bermatzeko errentaren proposamenari dagokiola.
Sei ikuskizun estreinatuko dira aurtengo KORRIKA kulturalaren baitan

2019-02-13
21. KORRIKA Kulturalaren edukiak aurkeztu dituzte antolatzaileek. Sei estreinaldi izango ditu aurtengo eskaintza kulturalak, baina ehunka izango dira Euskal Herrian zehar antolatuko diren ekitaldiak Elkarlana da KORRIKA Kulturalaren izaeraren ardatza, eta horixe irudikatu dute gaurko aurkezpenean: Loraldia Festibaleko eta Baratza aretoko ordezkariak eta hainbat artistak hartu dute parte agerraldian. - Aiko dantza-taldeak zabaldu du ekitaldia, Garaikideak izeneko lanaren lagin batekin -Porrotx pailazoa ere egon da, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria aurkezten: Musua ikuskizuna - Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Zabala musikariak abesti bat Enkarguz sortzeko prozesua agertuko dute. -Kale-antzerkia ez da faltako KORRIKAren ziklo kulturalean: Jule antzezlanarekin -Arte-adierazpide berriak ere izango dira, Beñat Krolem artistaren Oholtza performance-ari esker. Lehen aldiz KORRIKA Kulturaleko lan batek Euskal Herriko bost hiriburu zeharkatuko ditu, Kalaportu izango da, Loraldia Festibalarekin elkarlanean egindako ikuskizuna.
Gestamp taldeko Zamudioko enpresa-batzordeek mobilizazio bateratua egin dute Erandion

2019-02-13
Protestaren funtsa izan da bi enpresa hauetan, taldeko beste planta batzuetan baino lan-baldintza okerragoak dituztela. Milaka milioi euro fakturatzen dituen enpresaren jokabidea salatu dute, “alfonbra azpian” prekarietatea sartzen dutela azalduz. Egoera aldatu ezean protestekin jarraituko dute, GHTn greban daude eta GTOn lau orduko geldialdiak egiten ari dira.
'Emakumeak eta kirola' Espainiako Estatuko biltzarra Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko da

2019-02-13
Valentziako testigua hartu du Bizkaiak eta biltzarraren bigarren edizioa hartuko du otsailaren 25 eta 26an, Bizkaia Aretoan. Foru Aldundiak eta EHUk antolatuta, "berdintasunerantz eskalatzen" lelopean, kirol munduan ibiltzen diren ikusgarritasuna handitzea da jardunaldien helburua, kirolariak izan zein ez. Erreferenteen beharra nabarmendu dute antolatzaileek kirol arloan berdintasunerako pausoak emateko bidean.
Foro sozial iraunkorrak biktimen alorrean garatzen ari den lanaren logikaren berri eman du

2019-02-13
Adierazi dute aitortza eta erreparazioa maila berdina behar dutela giza-eskubide urraketa berdinek. Ezin dela biktimen arteko diskriminaziorik onartu. Urrian egin zen 5.Foro Sozialaren ondorio nagusia izan zen egia jakiteak, egia osoa eta egia guztiak jakiteak, egingo duela askeago gizarte hau. Horregatik azpimarratu dute ardura hori euskal gizarte osoarena dela; herritar zein instituzio eta eragile politikoena. Horren adibide da Otsailaren 23an egingo duten topaketa. Jardunaldiak bi mahai-inguru izango ditu: Alde batetik aita galtzea zer den ondo dakiten bi pertsonak hartuko dute parte Maria Jauregi ETAren biktimaren alaba eta Peru Del Hoyo berriki espetxean hil den preso politikoaren semea. Bigarren mahai inguruan, berriz, euskal gatazka delakoan, arrazoi politikoak tarteko, sufrimendua pairatu duten pertsonak egongo dira.
 
bannerra

bannerra