Skip to main content

Gurean Gaur

60.000 lagun elkartu dira Altsasun, espetxeratutako 7 gazteei elkartasuna adierazteko

2019-03-24
60.000 lagunek bat egin zuten Altsasun espetxean preso dauden gazteekiko elkartasuna adierazi eta euren zigorretan justizia eskatzeko. Igande eguerditik ikusgai izan diren irudiek elkartasun olatua agerian utzi zuten, Nafarroan izandako manifestazio handienetako batean.
Aste erabakigarria Brexitarentzat

2019-03-25
Azken aldian ia astero esan izan den moduan, aste erabakigarria izango da honakoa Brexitari dagokionean. Hasiera batean gauza jakina zen bakarra, Britainia Handia Europar Batasunetik Martxoaren 29an irtengo zela bazen ere, uneotan argi dagoen bakarra da hain justu Brexita ez dela egun horretan gertatuko. Jakin den azkena, Theresa May lehen ministroa kargugabetzeko lanean ariko liratekeela bere gobernuko hainbat kide. Hauen iritziz, lehen ministroaren dimisioak erraztu egingo luke Brexiterako akordioak Westminsterren behar besteko babesa lortzea. Bitartean, asteburu honetan ehunka mila lagun irten ziren Londresko kaleetara, Brexitari buruzko bigarren erreferendum bat eskatzeko.
Akordioa urrun ikusten dute Gizarte Ekimeneko hezkuntzako sindikatuek

2019-03-25
Kristau Eskolarekin egindako azken bileratik "dezepzionatuta" atera dira sindikatuak. Hiru orduz luzatu den bileran proposamen berririk ez du egin patronalak ELAren aburuz eta Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa faltarekin lotzen du arazoa Kristau Eskolak. Horiek horrela, apirileko greba deialdia mantenduko dutela adierazi dute sindikatuek.
300 ekintza baino gehiago egongo dira Bilboko Basque Fest jaialdian

2019-03-25
Zazpigarren urtez antolatzen den euskal kulturaren ekimena Aste Santuan burutuko da. Apirilaren 17tik 21era. Jaialdiaren helburua alde batetik Aste Santuan turistak erakartzea da eta bestetik Bilbotarrek ere beraien hiriaz gozatzeko ekintzak sustatzea. Berrikuntza bezala Zinema atala egongo da, Goyetara nominatu zen Gernikaren proiekzioa eskainiz. Aukera egongo da grabaketako irudiak ikusteko ere, David Herranzen argazkiei esker. Azpimarratu nahi izan dituzte Oreka TX eta Korrontziren ekitaldiak eta baita Bilborocken egongo diren emakumeei lotutako kontzertuak ere. Amaiera ekitaldia Arriagan izango da, Negua izeneko akelarre batekin. Euskal mitologiaren suaren inguruko erritu eta dantzak ikusi ahal izango direlarik. 300 ekimenetik gora egongo dira, aurten inoiz baino espazio eta txoko gehiagorekin.
Helduen euskalduntze "unibertsala, doakoa, publikoa eta kalitatezkoa" eskatu du LABek

2019-03-25
LAB Sindikatuak helduen euskalduntzea lau oinarriren gainean eraikitzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Zerbitzua doakoa, unibertsala, publikoa eta kalitatekoa exijitu dio Lakuari, izan ere, alderdiekin izandako harremanetan pribatizazio eta prekarizaziorako joera somatu du sindikatuak. Herritarren euskara jakiteko eskubidea bermatzeko ardura EJko Hezkuntza Sailaren gainean jarri du LABek eta proposamena Legebiltzarrean aurkezteaz gain, mobilizazioei ekingo diola iragarri du.
Espainiako Kongresu eta Senaturako aliantza estrategikoa egin dute ERC eta EH Bilduk

2019-03-25
Adierazi dute elkar hartuta jokatuko dutela herrien defentsan. Jauzi kualitatiboa dela gaur aurkezten duten akordioa. Oskar Matutek adierazi du indar batuketaren akordioa dela, Kongresuan eta Senatuan eragiteko gaitasuna biderkatzeko. Akordioa dela inboluzio antidemokratikoari aurre egiteko modua eta Euskal Herria zen Kataluniaren biziraupena bermatzeko modua dela. Faxismoaren kontra harresiak izatea dela helburua adierazi du ERCko Gabrel Rufianek.
 
bannerra

bannerra