Skip to main content

Gurean Gaur

Mugimendu feministak "exijentzia politikoak" egin ditu Nafarroako Parlamentuan

2019-02-20
Euskal Herriko Mugimendu Feministak agerraldia egin du gaur eguerdian Nafarroako Parlamentuko Hiritar eta Erakundeetarako Komisioan. Gaurko agerraldian martxoak 8ko emakumeen grebaren nondik norakoak azaldu dituzte. Aurtengo greba deialdiak alor sozioekonomikoa eta zaintza lanak jartzen ditu erdigunean; hain zuzen, "exijentzia politikoak" egin dituzte "indarkeriaren kontra, kontsumoaren aurka eta arrazakeriaren aurka", mugimenduko feministako kideek azaldu dutenez.
Langile bat hil dela salatzeko manifestazioa egin dute EstibaBilbao-ko langileek Santurtziko portuan

2019-02-20
43 urteko gizona grua batetik erori da lanean zegoen bitartean. 8 metrotatik erori da oraindik ezagutzen ez den arrazoiren baten ondorioz. ELAk adierazi duenez, kargaren mugimendu zakar batek lehioa hauste eta zeharkatzearen ondorioa izan da. Gaineratu du, langile esperientziaduna izan dela eta gruaren erabileran formakuntzaduna. Atzoko lanuzteaz aparte, gaur goizeko 8etatik iluntzeko 8etara zamaketariek ez dute lanik egin. Sindikatuek adierazi dutenez, 7 dira urte honetako lan istripuen ondorioz hildakoak Euskal Autonomia Erkidegoan.
Erorien monumentua aldatzeko proposamenak martxoaren 7 arte ikus daitezke Condestable Jauregian

2019-02-20
Zazpi dira Ideien Nazioarteko leihaketan “Erorien monumentua” eta bere hiri ingurunean eraldatzeko aukeratuak izan diren proposamenak. Ekarpenak egiteko epea bi astez egongo da zabalik
Kakitzat koordinazio antimilitaristak kontzentrazioa egin du Bilbon intsumisio mugimenduaren 30. urteurrena ospatzeko

2019-02-20
30 urte pasatu dira lehen pertsonak intsumiso izatea erabaki zutenetik. Kakitzat koordinazio antimilitaristak kontzentrazioa egin du Bilbon intsumisio mugimenduaren hasiera ospatzeko. "Oraindik ere borrokan jarraitzea beharrezkoa" dela adierazi dute. Azken hamarkadetan mugimendu sozialak lortu duen garaipen handiena bezala hartzen da, desobedientzia zibilaren bidez eta indarkeriarik gabe lortua.
Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren VI.edizioa aurkeztu dute

2019-02-20
Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren IV.edizioa aurkeztu dute. Musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da eta bi helburu nagusi ditu: musika eta arte eszenikoetako arloetako Gipuzkoako talentuak balioan jartzea eta bultzatzea, bereziki gazteak eta Gipuzkoako ezenari dinamizazioan laguntzea, klub eta antolatzaileei babesa emanez. Aurtengo edizioan 74 lagunek eman dute izena musikaren arloan eta 27 arte eszenikoetan. Horietatik 34 hautatu dituzte. Zirkuituan 6 artistak hartuko dute parte; musikaren arloan Ainhoa Larrañaga, Anai, Flavio Bántera eta Lemy Rivera dira eta arte eszenikoan Type “Entre comillas” antzezlanarekin eta Txinparta Antzerki Taldea “Zurrinbiloan” antzezlanarekin. Bestalde, Kutxa Kultur programaren bidez beste 6 musika talde hautatu dira; Sara Zozaya, Espagueti, Ghau, Raitx, Ro eta Tenpera.
Aratusteak ospatzeko Bilbo film agertoki erraldoia bilakatuko da

2019-02-20
Bilbo film agertoki erraldoia bilakatuko da hurrengo asteetan. Izan ere, aratusteekin batera, jai batzorde mixtotik azaldu dutenez, hirian superprodukzioa egingo dute. Ekimenak, larunbatean hasiko dira Kopla txikien saioarekin. Martxoaren 2an, kalejira nagusia egingo dute.
 
bannerra

bannerra