Skip to main content

Gurean Gaur

"Eskola Maleta Batean" erakusketa aurkeztu dute Bilbon

2019-02-21
Zubiarte merkatal guneko atari nagusian egongo da Unicefen egitasmoa erakusgai, gizarteari larrialdi egoeran bizi diren haurrentzat hezkuntzak duen garrantziaz informatzeko eta sentsibilizatzeko helburuarekin. Maleta bakoitzak 80 umeri klasea emateko beharrezkoa den materiala dauka barruan. Herritarrek erosi dezakete kita eta beharrizan gehien duten haurrei helaraziko zaie kit hau.
Navarra Arenak 76.000 izan ditu 2018ko azkeneko hiru hilabeteetan

2019-02-21
Navarra Arenak bere ibilbidearen lehenengo lauhileko datuak eman ditu eta bisitariek Nafarroan 4,1 milioi eurotik gorako zuzeneko gastua egin dutela azpimarratu dute arduradunek. 76.000 bisitatik gora izan zituen eta bisitari gehien izan zituzten ekimenak Autoen salmenta outleta, Revolution On Ice eta Estatuko Gimnasia Erritmikoko txapelketa izan ziren.
Maider Zabalegik Bidean disko berria aurkeztu du

2019-02-21
Maider Zabaldegik bere bigarren diskoa aurkeztu du, Bidean izenburupean. Orain arte Maider izenarekin sinatu izan du, baina 2019tik aurrera Maider Zabalegi izango da izen artistikoa. Disko hau azken bi urte hauetan abeslariak bizitako esperientzien eta hausnarketen isla dela adierazi du. Bederatzi kantez osatutako disko honen estilo nagusia pop-rocka da, baina, americar folk, balada, rock eta country ukituak ere baditu. Gorka Urra, Urbil Artola, Maria Soriazu, Karlos Aranzegi eta Santi Romano izango dira Maiderren taula gaineko kideak. diskoan beste artista batzuren laguntza eta kolaborazioak izan ditu. Bestalde, letrei dagokionez hainbat gai erakutsi ditu; Onartu du maitasunari asko abesten diola, baina, berarentzat maitasuna anitza da, errefuxiatuen inguruan kantu bat badu, motxiladun haurren inguruko beste bat, minbiziari buruz, heriotzari buruz, azkenean edonork hausnartzen dituen gaiak kantura ekarri dituela adierazi du Maider Zabalegi musikariak.
Markel Irizarren agurra Donostiako Klasikoan izango da

2019-02-21
Markel Irizar, "Bizipoz" izengoitiaz ezaguna den 39 urteko txirrindulari Gipuzkoarrak, txirrindularitzari agur esango dio 2019an. Agur beroa izango dela ziurtatu du, alegia, abuztuaren 3an ospatuko den Donostiako klasikoan egingo baitu bere azken lasterketa. Markelen historia zinez gogorra izan den historia izan da. Jubeniletan, profesionaletara saltoa egin baino lehenago, 2002.urtean, barrabiletako minbizia izan zuen txirrindulari Oñatiarrak, eta kimioterapia jaso behar izan zuen. Hala ere, urte baten buruan, pedal kolpe indarberrituaz igo zen txirrindura, eta 2004an profesionalera igaro zen, Euskaltel-Euskadiren maillot laranja jarriz. 2010ean Radioshak taldeak fitxatu zuen, eta 2014tik Trek taldean jardun du. Erlojupekoetan berezitutako Gipuzkoarrak hiru itzuli handietan 20 aldiz hartu du parte, eta garaipenik entzutetsuena 2011ko Andaluziako itzulia izan zen.
Elikagai industriako hitzarmenaren negoziaketa blokeatu du patronalak

2019-02-20
Adegik Elikagai industria eta mekataritzako Gipuzkoako Hitzarmenaren negoziaketak blokeatu egin dituelak salatu dute gaur sindikatuek. Adegiren Donostiako egoitzaren atarian egindako elkarretaratzean salatu dutenez, bi urte baino gehiago igaro dira dagoeneko hitzarmenaren indarraldia amaitu zenetik. Iazko apirilean ekin zieten negoziaketei, baina ELA, LAB, CCOO eta UGTk salatu dutenez, Abenduaren 19an egindako bileran negoziaketa erabat blokeatu zuen Patronalak. Langileek salatu dute euren aldarrikapenei betoak jartzen jardun duela patronalak orain arte. Salatu dute soldata igoerei buruz hitz egiten hasi nahi izan duela patronalak negoziaketa, langileek gainontzeko eskakizunak baztertu ditzaten, baina ez dutela horretarako asmorik adierazi dute. Protesta gehiago ere egingo dituzte langileek. Datorren asteazkenean Uvesco enpresaren aurrean egingo dute elkarretaratzea, eta egoera bideratu ezean Gipuzkoako hainbat saltokiren atarietan egingo dituzte elkarretaratzeak Martxoaren 13an.
Eibarrek eta Athletic Club-ek bat egin dute Basque Team Fundazioarekin

2019-02-20
Bi futbol klubek euren aurrekontuaren %0,14arekin lagunduko dute Fundazioa. Zehazki, 179.000€ jarriko ditu Athletic-ek eta 70.000€ Eibarrek eta diru-laguntza horiek Basque Team-ek bekatuta dituen 50 kirolari baino gehiagorentzat bideratuko dira zuzenean, Bingen Zupiria Kultura sailburuak azaldu duenez.
 
bannerra

bannerra